Jose Maria Saltsamendi
Jose Maria Saltsamendi Gonzalez de Txabarri (Orio, 1925ko urriaren 8a - 2013ko otsailaren 18a) euskal herritar pilotaria izan zen, erremonte profesionalean aritutakoa. Pilota munduan Salsamendi III.a izenez ezagutua, 87 urterekin zendu zen.[1]
Salsamendi III.a | ||||
---|---|---|---|---|
Abrego, ezkerrean, eta Salsamendi III.a 1944an | ||||
Izen osoa: | Jose Maria Salsamendi Gonzalez de Txabarri | |||
Jaiotza data: | 1925ko urriaren 8a | |||
Jaioterria: | Orio ( Gipuzkoa) | |||
Heriotza data: | 2013ko otsailaren 18a (87 urte) | |||
Heriotza herria: | ( Gipuzkoa) | |||
Pilotaria | ||||
Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
Egungo enpresa: | Erretiratua | |||
Postua: | Atzelaria | |||
Debutatze data: | 1942ko urria | |||
Debutatze pilotalekua: | Urumea pilotalekua | |||
Erretiratze data: | 1968 | |||
Erretiratze pilotalekua: | Recoletos pilotalekua |
Biografia
Salsamenditarren dinastian seigarrena, aita-osabak eta anaiak ere erremontelari aritu baitziren, Salsamendi III.a bere garaiko erremontelarien artean onenetakoa izan zen. Abrego I.aren aurka buruz buru jokatu zuen jadanik desagertua den Urumea pilotalekuan, non debuta egina zuen 1942ko urrian,[2] 17 urte besterik ez zuela. Atzelaria, 40, 50 eta 60 hamarkadetan pilotari handia izan zen. Erremonteko Espainiako Txapelketa irabazi zuen 1957an. Buruz buruko lehenengo Espainiako Nazio Txapelketan parte hartu zuen, 1944.ean, Urumea pilotalekuan gailendu eta finalerdietarako sailkaturik geratuz. Zati honetan, Iruñeko Euskal Jai pilotalekuko koadroko Sainz zein Plazabona I.a garaitu zituen, hala nola Madrilgo Recoletos pilotalekuko Azpiroz eta Santamaría. Finalera behin ere galdu gabe iritsi zen. Urumean jokatu zuen, 1944ko irailaren 28an, Abrego I.aren aurka, eta 35era zihoazela, 32 tanto egin zituen lehia sutsu baten ostean, buruz buruko jokorako ahalmen izugarriak zituela erakutsita.
1945 eta 1968 bitartean Madrilgo Recoletos pilotalekuan jardun zuen, soldadutza egitera hiriburu hartara joan behar izan baitzuen. 1957an Espainiako Erremonte profesional Txapelketa irabazi zuen, Irigoienekin, eta 1968.an erretiroa hartu zuen, Madrilgo Recoletos pilotalekua itxi zutenean. Jokoa utzita, Hernaniko Galarreta pilotalekuan intendente aritu zen, ia beste hogeita hamar urtez. Kirol Merezimenduaren Zilarrezko Dominaren jabe zen, besteak beste.