Jose Maria Orbe

Jose Maria Orbe Elio, izengoitiz "El Manchuelo de Ermua", (Irun, 1776ko irailaren 6aBordele, 1850eko uztailaren 21a) karlista militarra izan zen. Hirugarren Valdespinako markesa izan zen

Jose Maria Orbe

(1837)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé María de Orbe y Elío
JaiotzaArbelaitz jauregia, 1776ko irailaren 6a
Herrialdea Espainia
HeriotzaBordele, 1850eko irailaren 21a (74 urte)
Familia
AitaJosé Joaquín Orbe
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaBergarako Errege Mintegia
School of St. Thomas Aquinas of the Piarist Schools of Zaragoza (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Basilio Boggiero
Jarduerak
Jarduerakmilitarra, politikaria eta aristokrata
Izengoitia(k)El Manchuelo de Ermua
Zerbitzu militarra
Graduajeneral
landa-mariskal
Parte hartutako gatazkakKonbentzioaren Gerra
Iberiar Penintsulako Gerra
Lehen Karlistaldia

Biografia

Humanitate-ikasketak egin zituen Zaragozan, eta matematikakoak akademia militarrean eta Bergarako Errege Mintegian.

Frantsesen aurkako Konbentzio Gerran borrokatu zen, eta Irungo San Martzialgo guduan beso bat galdu zuen (1794). Basileako ituna izenpetu zenean, miliziatik erretiratu zen, kapitain graduaz.

1797. urtean Ermuko alkate hautatu zuten, eta 1802an Bizkaiko jaurerriko diputatu. Urte horretan bertan joan zen Gortera Zamakolada izeneko matxinada eragin zuen Simon Bernardo Zamakolarekin batera; ondorioz, harekin batera ezkutatu behar izan zuen Nafarroan. Frantsesek euskal herrialdeak inbaditu zituztenean, euskal herritarren matxinada bultzatu zuen Orbek, eta behin baino gehiagotan espetxeratu zuten horregatik.

Hirurteko Liberalean (1820-1823) ere Egia jeneralarekin batera konspiratu izana salatu, eta kartzela zigorra ezarri zioten, baina ihes egitea lortu zuen.

Karlistaldia hasi zenean, Karlos erregegaiaren agindupean jarri zen, eta Bizkaikoa ez ezik, Arabako, Gipuzkoako, Santanderko eta Gaztelako matxinadak bultzatu zituen, baina lehen guduak gertatu eta karlista gudarosteak sakabanatu zirenean, Nafarroan ezkutatu zen. Orbek jeneral izendatu zuen Zumalakarregi, karlista gudarosteak berriro osa zitzan. 1836. urtean Errege Kontseiluko ministro izendatu zuen Karlos erregegaiak, eta 1838an Gerrako ministro. Bergarako Besarkada gertatu zenean, Frantziara erbesteratu zen.

Erreferentziak


    Aurrekoa
    José Joaquín Orbe
    Valdespinako markesa
    1819 1850
    Ondorengoa
    Juan Nepomuceno Orbe Mariaka


    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.