Jose Maria Nabatz
Jose Maria Nabatz Sanz (Iruñea, 1897ko abenduaren 4a - Donostia, 1975eko martxoaren 25a) nafar ozeanografo, irakasle eta futbolaria izan zen.[1][2]
Jose Maria Nabatz | |||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||
Jaiotza | Iruñea, 1897ko abenduaren 4a | ||||||||||||||||||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||||||||||||||||
Heriotza | Donostia, 1975eko martxoaren 24a (77 urte) | ||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||
Ama | Maria Ana Sanz Uharte | ||||||||||||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||
Heziketa | Unibertsitate Zentrala | ||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||
Jarduerak | ozeanografoa, irakaslea eta futbolaria | ||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||
Enplegatzailea(k) | Donostiako Aquariuma |
Bizitza
Jose Maria Nabatz Iruñean jaio zen 1897ko abenduaren 4an. Haren ama, Maria Ana Sanz, pedagogoa eta Nafarroako Maistren Eskolako zuzendaria izan zen. Gaztetan hainbat kiroletan aritu zen, hala nola igeriketan, futbolean, pilotan edota boxeoan.
1915–1919 bitartean, Natur Zientziak ikasi zituen Madrilgo Unibertsitate Zentralean, graduko azterketa 1932 arte egin ez bazuen ere. 1917ko eta 1919ko udetan maisu ikasketak egin zituen Iruñean. 1920an Osasunaren sortzailetakoa izan zen, eta talde horretako jokalaria eta entrenatzailea ondorengo urteetan. 1920-1924 bitartean, goi ikasketak egin zituen Madrilgo Magisterio Eskolan. Urte haietan Residencia de Estudiantes-en bizi izan zen eta, besteak beste, Federico García Lorca, Luis Buñuel, Salvador Dalí eta Severo Ochoarekin izan zuen harremana.[3]
1927 eta 1928an, ikasle laguntza bati esker, Frantzian eta Belgikan ibili zen ikasketak sakontzen; zehazki, haur itsuen eta gormutuen irakaskuntza landu zuen. Arras bestelakoa izan zen, ordea, 1929an Madrilgo Unibertsitate Zentralean aurkeztu zuen doktore tesiaren gaia: anelido poliketoen histologia.[oh 1] 1929-1935 bitartean, Biologia Orokorreko irakasle izan zen Madrilgo Unibertsitate Zentralean. Garai hartan, Federico García Lorca lagunaren eskutik, La Barraca antzerki taldean parte hartu zuen.[3]
1935ean, laborategi laguntzaile postua erdietsi zuen Espainiako Ozeanografia Institutuak Vigon zuen egoitzan; izan ere, doktore tesia egiten ari zen urteetatik ibilia zen elkarlanean erakunde horrekin. 1946an, Gipuzkoako Ozeanografia Elkartearen laborategiko eta Donostiako Aquariumeko zuzendari izendatu zuten, eta kargu hori eduki zuen 1967an erretiroa hartu zuen arte. Horrez gain, Espainiako Ozeanografia Institutuko Itsas Biologia saileko buru izendatu zuten 1963an.[3]
Idazlanak
Zientzia aldizkarietan argitaratutako idazlan eta artikulu ugariren egilea izan zen, besteak beste:
- Estudio elemental de la pesca y sus problemas (1944)
- Datos sobre la sustitución alternativa de peces emigrantes (1946)
- Estudio de la ría de Pasajes..., Donostia, 1946
- La pesca de arrastre en pareja, Donostia, 1948
- Historia de una angula que se convirtió en anguila, Donostia, 1964
- Medios de defensa y ataque de los animales marinos (1967)
Oharrak
- "Relaciones conectivo musculares en los anélidos poliquetos y estudio de la disposición general de estos tejidos en las especies sedentarias y errantes" izan zen doktore tesiaren izenburua.
Erreferentziak
- Cortabarría Igartua, Germán. Navaz Sanz, José María. Auñamendi Entziklopedia, Eusko Ikaskuntza, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-7-23).
- .
- González-Garcés Santiso, Alberto. José María Navaz y Sanz. La biología marina y la alegría de vivir. Instituto Español de Oceanografía, ieo.es (Noiz kontsultatua: 2021-8-14).
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Guibert Navaz, Amelia José María Navaz (1897-1975): Un recuerdo obligado en el centenario de la sociedad oceanográfica de Gipuzkoa, euskonews.eus