Jose Maria Larroka
Jose Maria Larroka Estala (Donostia, 1813ko irailaren 10a - Erroma, 1891ko urtarrilaren 8a) gipuzkoar idazlea izan zen. Domingotarren ordenan sartu zen 16 urte zituela. Burgosko domingotarren komentuan zegoela, Azpeitira joan behar izan zuen erlijio ordenen aurkako esetsaldia zela eta. Azpeititik, berriz, Lapurdiko Basusarrira joan zen, eta hango erretore izan zen. 1850ean Azpeitira itzuli eta San Sebastiango komentu berrian sartu zen. Larrokarenak dira Sacramentu Santu ta Ama Virgiñaren Visitateko liburua (1856) eta Esku liburua ceñean dauden Meza (1889) obrak. Besteak beste, Friburgoko Unibertsitatearen eraberritzea zor zaio.
Jose Maria Larroka | |||
---|---|---|---|
1879 - 1891 ← Giuseppe Maria Sanvito (en) - Andreas Franz Frühwirth (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Donostia, 1813ko irailaren 10a | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Heriotza | Erroma, 1891ko urtarrilaren 8a (77 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea eta erlijiosoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijio-ordena | domingotar |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.