Jose Maria Knörr

Jose Maria Knörr Elorza (1916ko abenduaren 14a, Gasteiz, Araba 2012ko maiatzaren 28a, Gasteiz, Araba[1]) euskal enpresaburu bat izan zen. Kas freskagarri enpresaren sortzailea izan zen.

Jose Maria Knörr
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé María Knörr y Elorza
JaiotzaGasteiz, 1916ko abenduaren 14a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaGasteiz, 2012ko maiatzaren 28a (95 urte)
Hobiratze lekuaSanta Isabel hilerria
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua

Biografia

Isabel Elorza Uzkudun eta Roman Knörr Ortiz de Urbinaren semea izan zen. Familiaren negozioa zen Gasteizko La Sucursal freskagarri enpresaren nagusi bilakatu eta bere aitonarengandik zetorren freskagarri sortzaileen usadioari jarraipena eman zion.

1920an Roman Knorr aitak Gasteiz hirian La Esperanza garagardo lantegia ireki eta 1927an As gaseosa ekoizteari ekin zion. Haren heriotzaren ondoren, seme-alabek hartu zuten negozioa, eta 1954an, Jose Maria Knorren gidaritzapean, laranja zuku kontzentratua ur karbonatuarekin nahasten hasi ziren. Kas sortu zen orduan, Coca-Colari eta AEBetik etortzen ziren edari freskagarri berriei lehia egingo zien Arabako freskagarria.[2]

Arrakastak bultzatuta, familiak negozioa zabaldu zuen. Hedapen horretan 1971an Banco Industrial de Bilbaori akzioen %5 saldu izateak lagundu zion, eta hurrengo urteetan banketxe haren ondorengoak izan ziren Banco de Bilbaok eta BBVk freskagarri enpresaren parte hartze handiagoak hartu zituzten. 1992an BBVek freskagarri enpresa Pepsicori estatubatuar enpresari saldu zion. Pepsicok Kas freskagarria Mexikon nolabaiteko arrakastaz hedatzea lortu du, ez aldiz Argentina edo Brasilen.

Bera eta Maria Blanca de las Heras Sánchez, eta zortzi seme-alaba izan zituzten: José Maria, Blanca, Ignacio, Isabel, Javier, Cristina, Juan Manuel eta Alfredo.

Ikus gainera

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.