Jose Maria Fagoaga

Jose Maria Fagoaga Lizaur (Errenteria, 1764-Mexiko Hiria, 1837ko urtarrilaren 27) (gaztelaniaz: José María Fagoaga Liyzaur) matxinatua eta konspiratzailea izan zen, Mexikoko independentziaren alde borrokatu zen euskalduna. Hargin beltza eta liberala zen.

Jose Maria Fagoaga

Bizitza
JaiotzaErrenteria, 1764
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1837ko urtarrilaren 27a (72/73 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakMexikoko Independentzia Gerra
Mexikar Inperioraren Independentziaren Agiria.

Biografia

Bere gurasoak Juan Bautista Fagoaga Arozketa eta Maria Manuela Lizaur Agirre ziren. Fagoagatarrak Espainia Berrian aginpide handiko familia zen, bertako aristokraziaren kide. Haien negozioak arlo askotan zabaltzen ziren: meategiak, saltokiak, bankuak...[1] Jose Maria, Oreretan jaioa zen, zortzi urte zituenean Mexiko Hirira eraman zuten. Bertan egin zituen bere ikasketak. Zuzenbidea ikasi zuen. 1801eko maiatzaren 17an, Josefa María Fagoaga Villaurrutia lehengusinarekin, Apartadoko markesaren alabarekin, ezkondu zen. Sei alaba izan zituzten: Josefa Juana de Bautista de Fagoaga y Fagoaga; Elena Fagoaga y Fagoaga, María de la Merced Lina Josefa Fagoaga y Fagoaga; eta María Dolores Julia Josefa Fagoaga y Fagoaga.

Oso gaztea zenetik liberalismoa ezagutu zuen, eta laster politika munduan sartu zen. Mexiko Hiriko udalean aritu zen. 1808an, Espainia fratziarren mende gelditu zenean, Espainia Berriko Erregeorderria metropolitik aldendu behar zen ideia zabaldu zen bere sendi eta inguruan. 1813an, Félix María Calleja erregeordeak Jose Mariari matxinatuen alde egotea eragotzi zion, eta 1815 espetxeratu zuten, azkenean, Espainiara deserriratzeko.[2] 1820an Mexikora itzuli zen, eta Mexikar Inperioaren Independentziaren Agiriaren izenpetzaileen artean egon zen. Gobernuko Behin-behineko Batzordean partaide izan zen, eta Mexikoko framazoneriaren sortzailetako bat izan zen. Lehen unetik Agustín Iturbide enperadorearekin oso kritikoa izan zen eta, bere kritiken ondorioz, espetxeratu zuten. [3]

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.