Jose Mari Gorrotxategi

Jose Mari Gorrotxategi Pikasarri (Tolosa, Gipuzkoa, 1929ko martxoaren 24a - 2019ko ekainaren 11), euskal gozogile eta gozogintzan ikertzaile eta sortzaile ezaguna izan zen.

Jose Mari Gorrotxategi

Bizitza
JaiotzaTolosa, 1929ko martxoaren 24a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia, 2019ko ekainaren 11 (90 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakgozogilea

Biografia

Tolosan jaio zen 1929an. Gozogintza familiaren tradizioa izan zen eta berak jarraitu zuen. Hamalau urtekin negozioan lanean hasi zen, horretarako beste ikasketak baztertuz. Dena dela, kulturarekiko zituen kezka garbi gelditu zen bere bizitzan: haren dendaren ondoan Tolosako Gorrotxategi museoa bultzatu zuen. Halaber, Tolosan egin ziren ekintza kultural askotan hartu zuen parte.[1] Berea gozogintzan bigarren belaunaldia zen. Haren aurkikuntza ezagunena "Xaxu" izeneko gozoa izan zen.

Laurogeita hamar urtez hil zen Tolosan.[2]

Bere bi semek, Rafa eta Iñaki, tradizioarekin jarraitzeko asmoa erakutsi dute.[3]

Sariak

  • 2015ko otsailaan, Donostiako Basque Culinary Centerren sukaldari askoren omenaldia jaso zuen. Orduan, Ohorezko Gozogile Maisua izendatu zuten.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.