Jose Luis Padron
Jose Luis Padron Plazaola (Legazpi, Gipuzkoa, 1970eko apirilaren 20a) euskal poeta da.
Jose Luis Padron | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Legazpi, 1970eko apirilaren 20a (53 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta poeta |
Biografia
Ebanista baten semea, Urretxura joan zen bizitzera bere familiarekin batera eta, hor, batxilergoa ikasteaz gain, Hits&Fits kultur taldea sortu zuen. Gaur egun, Zarautzen bizi da. Euskaraz, gazteleraz eta galegoz aritzen da poesia idazten, eta baditu hainbat sariren babesean argitaratutako olerki-sortak. 1999an Kritika Saria jaso zuen, Ibaia euri-erasotan bezala poema liburuagatik.
Bereak dira, Ilargirik gabeko kalea (1987, Urruzuno saria), Antioju biribilduen kristaletatik zehar (1991, Pasaia Hiria saria), Egunez egun jendetzaren kiratsa (1993), Itzal izotzezkoan bildurik (1996ko Imajina Ezazu Euskadi saria), Txori erratuen bilera (Erein, 1998), Ibaia euri-erasoetan bezala (Felipe Arrese Beitia saria, 1999), Hitz-erraietan (2001), Bihotzak planto (2001) eta Zure bila itsasoa bidaliko dut (2002) poema-liburuak. Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen, eta Eusko Ikaskuntzan Espezialista Diplomatua da.
Euskal Herriko Unibertsitateak babesten duen “Gaur Egungo Euskal Poesia” bilduman itzultzaile eta koeditore izan da. Literatura-kritika lanak egin ditu urtetan komunikabide ezberdinetan, baita ETBko “Sautrela” telebista saiorako ere. Artikulugile ibili da “Argia” astekarian, eta hala dabil Urola Garaiko “Aisia” aldikarian edota “Pérgola” Bilboko udal-hilabetekarian orain ere.
Gari, Gontzal Mendibil, Jexusmai Lopetegi edota Jabier Muguruza bezalako kantariek bere hainbat poema musikatu dituzte. Itzulpengintzan ari da azken urteetan, eta poesia-jardunaldiak koordinatzen Koldo Mitxelena Kulturunean.
“Lizardiren Baratza” irratsaio zuzendu eta aurkezten du Euskadi Irratian.
Euskarara itzuli du, Pello Zabaletarekin batera, Jorge Oteizaren poesia lan osoa.
Poesia
- Zure bila itsasoa bidaliko dut (2002, Bermingham)
- Bihotzak planto (2001, Olerti Etxea)
- Hitz-erraietan (2001, Urretxuko Udala)
- Ibaia euri-erasoetan (1999, BBV)
- Txori erratuen bilera (1998, Erein)
- Itzal izotzezkoan bildurik (1995, Central Hispano)
- Egunez egun jendetzaren kiratsa (1993, Lasarte-Oriako Udala)
- Ilargirik gabeko kalea (1987, Eusko Jaurlaritza)
- Antioju biribilduen kristaletatik zehar (1991, Pasaiako Udala)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
- Gipuzkoako idazleen zerrenda