Jose Luis Aldecoa
Jose Luis Aldecoa Echebarria[oh 1] (Deustu, 1914 – Getxo, 1992) bizkaitar margolari, ingeniari, poeta eta abeslaria izan zen[1].
Jose Luis Aldecoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Deustu, 1914ko martxoaren 13a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo, 1992ko ekainaren 17a (78 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, abeslaria, poeta eta ingeniaria |
Ahots mota | tenorra |
Biografia
Deustun jaio zen 1914an (garai hartan ez zen oraindik Bilbo), itsasoari lotutako familia batean. Bere aita eta aitonak itsasontzien hornidura egiten zuen enpresa batean lan egiten zuen. Patroi eta itsas-mekanikari ikasketak egin zituen, eta barku propioetan lanean aritu zen. Ingeniari gisa olatuen energia erabiltzeko sistema bat diseinatu zuen[1].
Lan horretaz gain, ABAOko kide izan zen, eta Deustuko Erriberan margolaritza irakasle jardun zuen, ikasle askorekin[2]. Bere ikasle izan ziren Momoitio, Fernando Vázquez, Garbiñe Orbea, Miguel Clavería, Marisa Ortega, Enrique Francés, Severo López, Arantxa Zabala, Teresa Garavilla eta Miguel Ángel Domingo[1].
Getxon bizitzera joan ostean, Deustun hil zen 1992an.
Margolari gisa
Bere fazetarik ezagunena margolariarena da. Federico Sáenzekin ikasi zuen[2]. Paisaia landu zuen bereziki, eta koadro ertainak egitez gain Bilboko San Salvador eskolako muralak ere egin zituen[1]. Euskal Herriko paisaiak eta paisaia lokalak margotu zituen batez ere. Bere lanak Buenos Aires, Mexiko, Venezuela, Kanada eta Hong Kongen ikus daitezke[2].
Anthony Loinaz arte kritikariak horrela deskribatu zuen bere lana[2]:
« | Haren gaia, paisaia. Bere teknika garbia eta segurua da. Bere asmo guztiak lortzen ditu. Bere kromatika, bere lur aldakor eta aldagarria, bere sakontasunak, bere xarma ere ematen dion gris arin batez tindatua beti, eta... zergatik ez? Malenkonia ukitu arin eta saihestezin batez. Bere mihiseetan ez dago sakoneraren, perspektibaren eta lehen planoen arteko desorekarik txikiena ere. | » |
Musikari gisa
Musikari gisa ABAOn aritu zen, tenor lanak egiten eta pianoa jotzen. Romería de San Antolín zarzuelaren protagonista izan zen, eta berak margotu zituen ere dekoratuak eta orkestrarako hainbat konponketa egin. 1940ko hamarkadatik aurrera hainbatetan eskenaratu zen obra hori, ahalik eta frankismoak bertan agertzen ziren "agur" eta "aita" hitzak "subertsioagatik" ezabatu zituen arte. Obra horren musika Juanito Urquizuk egin zuen[3].
1952an Ayala antzokian Naste Borraste obran parte hartu zuen. Alfredo Krausekin batera Mannon obran, Bilbon. 1976an Madrilgo zarzuelan Mendi-mendiyan opera interpretatu zuen. 1953an BBCn Bilboko Ganbera Koroarekin abestu zuen[2].
Oharrak
- Bere koadroak Aldecoa izenarekin sinatzen zuen, c letrarekin idatzia.
Erreferentziak
- «Aldecoa Echebarria, José Luis de - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-14).
- Marrodán, Mario Angel. ALDECOA, JOSE LUIS (1914-1992). .
- Bereciartúa, José María. (1978). Retana ed. Pintores y escultores vascos de ayer, hoy y mañana. 19.