Jose Lorentzo Goikoetxea
Jose Lorentzo Goikoetxea (Getaria, 1744 – Brest, Bretainia, 1800eko apirilaren 14a) gipuzkoar itsasgizona izan zen.
Jose Lorentzo Goikoetxea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Getaria, 1744 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 1800ko apirilaren 14a (55/56 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | marinela |
Gazterik hasi zen itsasoan, eta itsasketa- eta matematika-ikasketak egin zituen Nantesen (1757). 1759. urtean joan zen Caracasera eta Gipuzkoar Errege Konpainiaren zerbitzuan jarri zen bertan. Bidaldi ugari egin zuen Caracasko eta Pasaiako portuen artean. Haietako bidaldi batean ingelesek preso hartu eta Puerto Ricon utzi zuten libre. Berriro ere harrapatu zuten ingelesek eta Jamaikan utzi zuten. 1777. urtean, Pasaian zegoela, Espainiako armadan hasi zen lanean. 1778-1783 urteetan zenbait gudutan hartu zuen parte eta ontzi ugari hartu zituen preso. Apoplexiak jota hil zen Brest aldean, Frantziako eta Espainiako ontzi-talde bateko buru zela.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.