Jose Juan Santesteban

Jose Juan Santesteban Iraola (1809ko martxoaren 26a, Donostia, Gipuzkoa 1884ko urtarrilaren 13a, Donostia, Gipuzkoa) euskal musikari eta konposatzaile bat izan zen.

Jose Juan Santesteban

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Juan Santesteban Iraola
JaiotzaDonostia, 1809ko martxoaren 26a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia, 1884ko urtarrilaren 13a (74 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Mateo Albeniz
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta organista
Musika instrumentuatxeloa

Musicbrainz: 8fa29bd6-83d7-4a7f-86e7-f282492b209f Edit the value on Wikidata

Bizitza

Gaztaroa

Santesteban haurra zela aita-amak hil zitzaizkionez eta 1813an ingelesek Donostia suntsitu izanaren ondorioz gurasoen ondasunik gabe gelditu zenez, Juan José Zañola, Eskoriatzako apaizak bere etxean ostatu eman zion. Zañola bera haurrak musikarekiko zituen aparteko doiez ohartu eta lehenbiziko musika ikastaroak eman zizkion.

Ondoren, Santesteban Oñatira joan eta bertako Manuel Garagarza organojonealekin bere ikasketan jarraitu zituen; bederatzi urte besterik ez zeuzkan ospea eman zion bere tiple ahotsarekin meza eta ekitaldi erlijioetan abesten hasi zenean. 1821ko abuztuaren 31an garai hartan oso ospetsua zen Sagastiren Requiem Meza musikalanaren soprano zatia abestu zezan Donostiara joateko deitu zioten.

Donostia

Donostiako Santa Maria basilikako kapera maisu zen Mateo Pérez de Albénizekin batera zazpi urtez pianoa, armonia, kontrapuntua eta fuga ikasi zituen. Álbenizen zuzendaritzapean eta aholkularitzapean bere aurreneko bi musikalanak idatzi zituen: Miserere bat eta Eskoriatzan estreinatu zuen meza bat. Bestalde, Donostiako San Bizente elizako organojolea ere izan zen.

Nahiz eta aurretik Donostian bi txaranga izan, Santestebanek Juan Bautista Gámbaro frantziar klarinetejolearen omenez "Los Gámbaros" txaranga sortu zuen. Hura zuzentzeaz gain, bertan tronboia ere jotzen zuen, honek egurrezko eta metalezko musika tresnen ezagutza teknikoak eta praktiako bereganatzea suposatu zion. Ikasle nekagaitza izanik, biolina, biolontxeloa, kontrabaxua eta gitarra jotzen ere ikasi zuen. 1835 aldera orkestrarako bost meza eta organurako akonpainamendu bat ere konposatu zituen.

Madril

1840an Santesteban abeste teknika bereganatu asmoz Madrilera joan zen, bertan Saldoni eta Basiliren ikasbideak jaso ondoren, Carnicer-en kontrapuntu ikastaroetara ere joan zen, baita Pedro Albénizen piano ikastaroetara ere, eta Errege Kaperan Nicolás Ledesmaren mezak entzun zituen, musikalan horien egilea berak zuzenduak. Donostiara itzuli eta Parisko Musika Kazeta irakurriz Frantziako hiriburura joateko irrikia piztu izatzaion, hortaz 1844an Parisera bertaratu zen.

Paris

Parisen Manuel Garcíarekin batera ikasi zuen (Manuel Vicente García tenore ospetsuaren semea), François-Antoine Habeneck biolinjotzaile eta konposatzaileak orkestra zuzendaritza irakatsi zion, Parisko Kontserbatorian ohikoa izan zen, bai eta Italiar Antzonkia eta Parisko Opera ere.

Italia

Ondoren Italiara joan zen. 1844ko Erramu Eguneko igandean lehenbiziko aldiz Kapera Sixtinoan bertaratu zen eta bertako Aste Santua nahiz Bazkoko elizkizun guztietara joan zen. Giovanni Pierluigi da Palestrinaren konposaketak entzun zituen, baita Gregorio Allegriren Misere ospetsua ere, eta Kapera Sixtinoko maisua zen Baini abatearekin solastu ere. Erromatik Napolita iragan zen, bertan Saverio Mercadante konposatzailea eta Fiorimio kontrapuntuko maisuarekin harremanetan egon zen; Livorno eta Florentzian barteako musikari nabarmenekin elkarrizketatu zen; Bolonian Gioacchino Rossinirekin topatu eta opari gisa zortziko bat eskeini zion; donostiar musikariak Milan eta Bergamo hiriak ere bisitatu zituen; lehenbiziko hirian La Favorita musikalanaren egilea zen Gaetano Donizetti eta Carlo Pedrotti konposatzaileekin egon zen, aldiz bigarren hirian Simon Mayr alemaniar konposatzaileekin bildu zen, azken hau Medea in Corinto musikalanaren egilea eta Donizettiren maisua izandakoa. Italiatik atera eta berriz ere Parisera itzuli zen, hemen Hector Berlioz frantziar musikariarekin elkarrizketatu zelarik.

Donostiara itzulera

1844ko abuztuaren 31an Donostiara itzuli eta Santa Maria basilikako kaperaren maisu postua bereganatu zuen; musika jole, konposatzaile, maisu eta zuzendari gisa jarduera oso aktiboa garatu zuen; hiriko musika tresna eta musika partituren lehenbiziko saltokia sotu zuen; eskoletan aurrenekoz solfeoa sartu zuen; bi musika banda eta Easoar Orfeoia sortu zituen; musikala erlijiotzu nahiz arrunt ugari konposatu zituen; abesgintza lauari buruzko metodo teoriko-praktiko bat idatzi zuen; berez ekitaldi bakarreko zarzuela bat den La Tapada izeneko partitura idatzi eta estreinatu zuen, eta bere adiskidea zen Ramón Fernández Garaialdek Lehen Karlistaldian idatzi zuen Oriamendiko Martxa ere estreinatu zuen. Elisabet II.a Espainiakoa Donostiara etorri zen aldi batean Santestebanek denera hirurehun musikarik konposatzen zuten bederatzi musika talde bildu eta zuzendu zituen, Gernikako Arbola, Hiru Damatxo eta berak konposatutako pasodoble bat jo zutelarik.

José Antonio semeak Serafin Barojak idatzitako bi euskal operei (Prudente eta Luchi), musika jarri zien.[1][2]

1884ko urtarrilaren 13an Donostian bertan hil zen.

Lanak

Ilunabarra abesti herrikoiaren harmonizazioetako bat berak egin zuen. Suizako doinua omen da. Gero Santesteban edo Sarriegi edo E. Mokoroak harmonizatua ez dago garbi nork.[3]

Erreferentziak

  1. Ramón Zallo El Pueblo Vasco, Hoy: Cultura, Historia Y Sociedad En La Era de La ... - 192 2006 "La primera (Prudente), con música de José Antonio Santesteban y libreto de Serafín Baroja, se estrenó en 1884, en Donostia. Tras algunas óperas de temática costumbrista (Iziar de Toribio Alzaga y B. Zapirain), en los últimos años el prestigio ..."
  2. Diccionario de la música y los músicos - Vol. 3 - P.152 Mariano Pérez Gutiérrez - 1985 "SANTESTEBAN, José Juan (San Sebastián, 1809 - San Sebastián, 1884). Comp. vasco, gran propulsor del movimiento musical donostiarra. Escribió la zarzuela La Tapada, unas 22 misas, Método teórica-práctico de Canto Llano, etc."
  3. (Gaztelaniaz) Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Eguzkia hasten da - Melodías de bertsos - BDB. Base de datos sobre bertsolarismo» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-30).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.