Jose Juan Albistur Iturria
Jose Juan Albistur Iturria (Lesaka, Nafarroa Garaia, 1870 – Arantza, Nafarroa Garaia, 1930) nafar musikaria eta organo-jolea izan zen.
Jose Juan Albistur Iturria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lesaka, 1870 |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Arantza, 1930 (59/60 urte) |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria eta organista |
Musika-tradizio handiko familia batetan sortua, musikaren oinarriak sorterriko musika akademian egin zituen Francisco Vielaren eskutik honengandik ere organoa jotzen ikasiz. Lesakako Udal Musika Bandako kide izan zen gaztetan. Bere bizitzaren zatirik handiena Arantzan eman zuen, bertan izan zen parrokiako organista urte luzetan eta gozo eta txokolategile ogibidez. Musika ere erakutsi zuen Arantzan.
Candido Albisturren anaia zen.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.