Jose Iribarren Zugasti
Jose Iribarren Zugasti, baita ere Aita Damián Agoizkoa edo Damián Iribarren (Agoitz, 1927ko apirilaren 22a- Iruñea, 2000ko uztailaren 14a), apaiza, idazle, margolari eta poeta nafarra izan zen.
Jose Iribarren Zugasti | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Agoitz, 1927ko apirilaren 22a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Iruñea, 2000ko uztailaren 14a (73 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiza, idazlea eta poeta |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Biografia
Agoitzen jaioa bere eliza ikasketak Kaputxinoen Ordenaren apaiztegi desberdinetan ikasi zuen: Altsasuan, Hondarribian, Lizarran eta Iruñean. 1950eko abenduan apaiztu egin zen. Gizarte Zientzietan Madrilgo Leon XIII.a Institutuan espezializatu zen. 1957an Zaragozara joan zen, HOAC (Hermandad Obrera de Acción Católica) erakundearen partaide gisa. Langileen mundua hobeto ezagutzeko hiru hilabete Bizkaiko Labe Garaietan lanean egon zen. Berriro ere Zaragozan, Ijitoen Mundu Batzarrean hartu zuen parte. Etnia horren pertsoenei laguntzeko Zaragozako Torrero barrutiko Las Graveras ijitoen herrian bertaratu zen eta 1968 han bere txabola egin zuen; herrian eskola bat altxatzen eta komunitatearen arazo desberdinei konponketak bilatzen lagundu zuen. 1979ko urtarrilaren 11an, Zaragozako Udalak Ciudad Cesaraugusta eman zion lan hori guztia eskertzeko. Ondoren ordenaren komentu desberdinetan egon zen: Donostian, Jacan, Zangozan eta Iruñean. Iruñean hil zen, 2000ko uztailaren 14an, 73 urte zituelarik.[1][2]
Obra
- Rosa viva. Romancero Franciscano. Verdad y Caridad. Iruñea 1956).
- Esperanza nuestra. Verdad y Caridad. Iruñea 1961).
- Érase una vez fray Antonio. II Romancero Franciscano (Zaragoza, 1963).
- Poemas de un mendicante. (Zaragoza 1973).
- Presencia enamorada. San Lesmes Erlijio-poesiaren Nazioarteko Saria, Burgosko udala, 1988.
- Desde mi nada, A Ti clamo Y estás aquí. Medialuna, Iruñea, 1992).
- Romance y Oraciones a San Antonio de Padua. El Mensajero de San Antonio de Padua. Zaragoza, 1995.
- Desde la luz y el tiempo Sahats, Iruñea, 2005. Hil ondorengo liburu honetan argitaratu gabe zegoen bere obra plazaratu zen.
- Risa y ternura de unos papeles. Sahats, Iruñea, 2006. Socorro Latasaren edizioa.
Bibligrafia
- Aproximación a la obra literaria de Damián Iribarren. Sahats. Iruñea, 2007. Socorro Latasaren edizioa, Carlos Mataren hitzaurrea.
Erreferentziak
- .
- .