Jose Inazio Basterretxea
Jose Inazio Basterretxea Polo (Galdakao, Bizkaia, 1959) euskal idazlea da, informazio zientzietan doktoreduna. Leioan kazetaritza, Bartzelonan telebista eta Moskun kanpo-merkataritza egin ditu eta gaur egun EHUko irakaslea da.
Jose Inazio Basterretxea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Galdakao, 1959 (64/65 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, unibertsitateko irakaslea eta kazetaria |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
1995ean "Dualitatea kartel politiko sovietarrean: Iraultza, Aberri Gerla Haundia eta Perestroika" izeneko tesia aurkeztu zuen EHUn, Iñaki Zabaleta Urkiolaren zuzendaritzapean.[1]
Horrez gain, kazetari aritu zen Bilboko Herri Irratian, Anaitasunean, Eginen eta Euskal Irrati Telebistan. Gainera, Argia, Egunkarian eta Berrian kolaboratu ezezik, Bizkaia Irratian eta Euskal Herria Irratian ere kolaboratu ohi du.
2009an EiTBko Administrazio-kontseiluko kide izendatu zuen Eusko Legebiltzarrak, 2009-2013 legegintzaldirako.
2008an Ondarroako Udaleko Augustin Zubikarai nobela laburren saria irabazi zuen Mandatariaren gerra idazlanarekin.
2012an Bilboko Udaleko Gabriel Aresti saria irabazi zuen, Berunezko iretargia Quilates baporean idazlanarekin.
Idazlanak
Nobela
- Falo zantarra (1988, Elkar) Joane Barolo izengoitiaz.
- Marearen erraietan (2006, Alberdania)
- Mandatariaren gerra (2008, Elkar)
- Azken tranbiaren itzala (2011, Elkar)
- Begoñaren itzalpean (2016, Elkar)
Saiakera
Ipuina
- Ilargi amandrearekin, ikimilikiliklik (`2009, Erein)
Kanpo estekak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- Basterretxea, Jose Inazio. «Dualitatea kartel politiko sovietarrean: Iraultza, Aberri Gerla Haundia eta Perestroika» (PDF) Tesiker, Euskarazko Dokotego-Tesiak (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).