Jose Ignazio Viar Mendiguren

Jose Ignazio Viar Mendiguren, gaztelaniaz Jose Ignacio de Viar Mendiguren (Bilbo, 1745eko ekainaren 7 Filadelfia, 1818) diplomazialaria, Espainiako Erresumarako ordezkapen lan ugari egin zituen.

Jose Ignazio Viar Mendiguren
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1745eko ekainaren 7a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaFiladelfia, 1818 (72/73 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria

Biografia

Jose Ignazio Viarren gurasoak bilbotarrak ziren. Haurra San Anton Abadea elizan batailatu zuten. Oso gazte Bilboko "Joseph Gardoqui e hijos" lantegian hasi zen lanean. Diego María Gardoki, Bilboko kontsuletxeko arduradun nagusiarekin, Londresen kontsul-lana egin zuen. 1784an, José de Jaúdenes-ekin batera, laguntzailea izendatu zuten eta Gardokiren idazkari ez-ofiziala izan zen. Gardoki Ameriketako Estatu Batuetan Espainiako Gobernuaren ordezkari izendatu zuten eta Viar harekin joan zen. Gardokiren lana 1789an bukatu zen eta Viarrek Espainiarekiko komunikazioa mantetzeko ardura hartu zuen, 1791 arte. Geroagoa Viar eta Jaúdenes ofizialki ordezkari diplomatikoak izendatu zituzten. 1794an Viar Kontsul Orokorra izendatu zuten; bere bizitoki Charlestownen zegoen. 1801an, 56 urte zituelarik, erretreta eskatu zuen; diplomatikoaren osasuna ez zen ona eta hori izan zen erretretaren eskaera justifikatu zuena.[1] Penintsulan, ordea, egoera larria zen eta, horregatik, Estatu Batuetan gelditzeko baimena eskatu zuen. 1809an lanera itzuli zen, orduan Washingtongo Negozioen Arduraduna bezala. Behin betiko erretreta 1814an hartu zuen eta lau urte geroago hil egin zen.

Erreferentziak

  1. 1794an, Filadelfian, izurrite bat eman zen eta, haren ondorioz, bilbotarrak arazo hepatikoak zituen.; Mª Jesus Cava, 30.or.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.