Jose Ignazio Orbegozo
Jose Ignazio Orbegozo (Azpeitia, 1945eko urriaren 1a), kirol munduan Arria II.a deitua, gipuzkoar aizkolari, gizon probalari, txingalari, arpanlari eta segalaria da.
Jose Ignazio Orbegozo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Azpeitia, 1945eko urriaren 1a (78 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Aita | Ignazio Orbegozo |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aizkolaria eta Segalaria |
Izengoitia(k) | Arria II.a |
Bizitza
Azpeitiko Mandiolatza baserrian sortu zen, aita Ignazio Orbegozo Arriya aizkolaria zuela. Haurtzarotik aizkora jokoa maite zuen eta eskola amaitu zuenean mendian hasi zen lanean. Sunbillako Ramon Latasa aizkolari handiarengana jo zuen; honekin oihaneko lanean aritu eta, astia zutelarik, entrenatu egiten zen. 1966ko Espainiako Binakako Txapelketan elkarrekin aritu eta irabazi zuten. Berehala aizkolari onenen aurkako apustuak jokatzen hasi zen. Hasieran, lan luzeetan, erditik aurrera bete egiten bazen ere, hobetuz joan zen eta 70eko hamarkadako aizkolari sarituena izan zen. Sekulako planta zuen (1,90 m luze, 92 kg) eta aizkoran oso azkarra zen.[1]
1987an utzi zuen aizkora, 41 urterekin. 2018ko abuztuan, ordea, Ramon Latasaren Oroimenezkoan parte hartu zuen, aizkolari historikoen arteko lehian zehazki, eta baita nagusitu ere, Anjel Arrospiderekin batera, Mikel Mindegia eta Patxi Astibiaren aurka.[2]
Sariak
- Munduko Txapelketa 4 aldiz Euskal Herriko taldearekin: 1976, 1979, 1981 eta 1982an.
- Espainiako Txapelketa (4): 1966an Ramon Latasa lagun zuela.
- Euskadiko Txapelketa (4): 1970 (Vasco-navarro), 1977, 1978, 1979.
- Gipuzkoako Txapelketa (1): 1986
- Euskal Pentatloi Txapelketa 1982an.
- Euskal Tetratloi Txapelketa 1984an Jose Mari Mendizabalekin.
Erreferentziak
- Antton Espelosin (2009): Aizkora apustuak eta txapelketak.
- 'Arria II'.a garaile Sunbillan. uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-8-12).