Jose Ignacio Telletxea
Jose Ignacio Telletxea Idigoras (Donostia, 1928ko apirilaren 13a - 2008ko martxoaren 8a)[1] idazle, historialari, teologo eta apaiza izan zen.
Jose Ignacio Telletxea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | José Ignacio Tellechea Idígoras |
Jaiotza | Donostia, 1928ko apirilaren 13a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 2008ko martxoaren 8a (79 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Gregoriotar Pontifize-Unibertsitatea Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria, apaiza, teologoa, liburuzaina eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Salamancako Pontifize Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Euskaltzaindia |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia |
Biografia
Telletxea, 12 urte zituela, Gasteizko apaizgaitegian sartu zen, non historia eta geografia ikasteari ekin zion.[2]
Gero, Erromako Pontificia Universitas Gregoriana unibertsitatean Giza Zientziak, Filosofia eta Teologia ikasi zituen, 1956an Paleografian diploma bat lortzeaz gainera, Eliza Katolikoaren Historian doktoretza ere lortu zuen. Erroman Angelo Roncalliren lagun bihurtu zen, Joan XXIII.a izango zena.[3]
Donostia eta Gasteizko apaiztegietan irakasle izan eta gero, Salamancako Unibertsitatean Eliza Katolikoaren Historiako katedradun bihurtu zen, eta irakasteari ekin zion 1999 arte.[4]
1979an euskaltzain izendatu zuten. Eusko Ikaskuntzako kidea izateaz gain, Espainia, Venezuela eta Mexikoko Historia Akademietakoa ere bazen.
1990ean Andoaingo Urrezko Domina lortu zuen eta Manuel Lekuona Saria 2001ean.[5]
2008an, hil zenean, Iturengo Aurtitz auzoko kanposantuan lurperatu zuten, familia jatorriz bertakoa baitzuen. Hileta-elizkizunak bost gotzainek egin zituzten (Donostiako Juan Maria Uriarte eta Jose Maria Setien, Bilboko Ricardo Blázquez eta Karmelo Etxenagusia, eta Gasteizko Miguel Asurmendi[6])[7]
Lanak
Hona hemen idatzitako liburu nagusiak:[8]
- Los sueños de Francisco de Javier, Sígueme, 2006. ISBN 84-301-1612-5
- Santiaguistas guipuzcoanos, Donostia: Kutxa Fundazioa, 2004. ISBN 84-7173-442-7
- Mosén Bonal: fundador y pordiosero, Sígueme, 2004. ISBN 84-301-1524-2
- Tapices de la memoria: historia clínica 279.952, Sígueme, 2003. ISBN 84-301-1444-0
- Fray Bartolomé Carranza de Miranda: (investigaciones históricas), Nafarroako Gobernua, 2002. ISBN 84-235-2258-X
- El asedio de San Sebastián (1719) por el Duque de Berwick: una guerra dentro de otra guerra, Donostia: Kutxa Fundazioa, 2002. ISBN 84-7173-424-9
- Paulo IV y Carlos V: la renuncia del Imperio a debate, Fundación Universitaria Española, 2001. ISBN 84-7392-469-X
- El ocaso de un rey: Felipe II visto desde la nunciatura de Madrid: 1594-1598, Fundación Universitaria Española, 2001. ISBN 84-7392-478-9
- El pájaro extraño, hermano Zacarías, Donostia: 2000. ISBN 84-607-0153-0
- Estuvo entre nosotros: mis recuerdos de Juan XXIII en España, Biblioteca de Autores Cristianos, 2000. ISBN 84-7914-488-2
- El papado y Felipe II: colección de breves pontificios, Fundación Universitaria Española, 1999. ISBN 84-7392-436-3
- Corsarios guipuzcoanos en Terranova, 1552-1555, Donostia: Kutxa Fundaziona, 1999. ISBN 84-7173-371-4
- Ignacio de Loyola: la aventura de un cristiano, Sal terrae, 1998. ISBN 84-293-1259-5
- Del siglo XII al Vaticano I, SM, 1998. ISBN 84-348-6097-X
- Los espirituales del siglo XVI español, SM, 1994. ISBN 84-348-4495-8
- Así murió el emperador: la última jornada de Carlos V (Yuste, 21 septiembre 1558), Salamancako Unibertsitatea, 1994. ISBN 84-7299-334-5
- Doña Catalina de Erauso: la monja alférez, Donostia: Sociedad Guipuzcoana de Ediciones, 1992. ISBN 84-7173-205-X
- Martín Ignacio de Loyola. Viaje alrededor del mundo, Madril, 1989. ISBN 84-7679-154-2
- "La Invencible" vista desde la Nunciatura de Madrid, Salamancako Unibertsitatea, 1989. ISBN 84-7299-233-0
- Otra cara de La Invencible: la participación vasca, Donostia: Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones, 1988. ISBN 84-7173-131-2
- Sábado espiritual y otros ensayos carrancianos, Salamancako Unibertsitatea, 1987. ISBN 84-7299-185-7
- Molinosiana: investigaciones históricas sobre Miguel Molinos, Fundación Universitaria Española, 1987. ISBN 84-7392-287-5
- Zuloaga y Unamuno: glosas a unas cartas inéditas, Zumaia: Ignacio Zuloaga Museoa, 1987. ISBN 84-7086-176-X
- Ignacio de Loyola: solo y a pie, Cristiandad, 1986. ISBN 84-7057-389-6
- Erquicia y Aozaraza: dos mártires guipuzcoanos, Donostia: Idatz, 1981. ISBN 84-85713-09-5
- La polémica entre el Cardenal Mendoza y el Abad Maluenda, Fundación Universitaria Española, 1980. ISBN 84-7392-162-3
- Melanchton y Carranza: préstamos y afinidades, Salamancako Unibertsitatea, 1979. ISBN 84-7299-068-0
- Fray Bartolomé Carranza y el Cardenal Pole: un navarro en la restauración católica de Inglaterra (1554-1558), Iruñea: Vianako Printze Erakundea, 1977. ISBN 84-235-0066-7
- Tiempos recios: inquisición y heterodoxias, Marcel Bataillon, Bartolomé Carranza, Sígueme, 1977. ISBN 84-301-0443-7
- Las Hermanas de la Caridad de Santa Ana y el Hospital de Nuestra Señora de Gracia de Zaragoza. Documentos históricos I. Extractos de los Libros de Sitiadas (1807-1858), Zaragoza, Hermanas de la Caridad de Santa Ana, 1968.
Erreferentziak
- Auñamendi Eusko Entziklopedia Euskomedia.org-etik, 2015-12-03an ikusia.
- www.noticiasdealava.com
- www.elpais.com
- www.periodistadigital.com
- www.euskomedia.org
- www.diariodenavarra.es
- www.diariovasco.com
- dialnet.unirioja.es - Lan guztien zerrenda
Ikus, gainera
- Donostiar ezagunen zerrenda
Kanpo estekak
- Elkarrizketa - euskonews.com
- Eusko Ikaskuntza - Biografia
- Bere omenezko artikulua - Berria
- Joseba Intxaustik Euskaltzaindian irakurri zuen Telletxea Idigorasi buruzko hilberri txostena