Jose Elosegi

Jose Elosegi eta Martínez de Aparicio (Donostia, 1872-) Espainiako abokatu eta politikari kontserbadorea izan zen. Donostiako alkatea izan zen behin baino gehiagotan (1902-05,1925-27) eta senataria (1921-22, 1923).[1]

Jose Elosegi
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1872 (151/152 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Biografia

Donostiako zinegotzi eta alkate izan zen 1902ko abenduaren 30etik 1904ko azaroaren 8ra bitartean, bere karguari uko egin zionean. Urte horretako azaroaren 25ean berriro alkate kargua hartu zuen, eta kargu horretan jarraitu zuen harik eta dimisioa onartu eta behin betiko utzi zuten arte 1905eko uztailaren 9an.

Politikoki, maurismoari atxikita, bi aldiz hautatu zuten senatari Gipuzkoan: lehenengoa 1921-1922 legegintzaldian eta bigarrena 1923an. Miguel Primo de Rivera jeneralak direktorio militar bat ezarri zuenean, Alfontso XIII.a erregearen laguntzarekin, zapuztu egin zen legegintzaldia.

1925ean, Primo de Rivera diktadoreak Donostiako alkate berria izendatu zuen Elosegi, eta 1927ra arte egon zen karguan, uko egin zion arte.

Donostiako hiribide batek 1960tik du izena.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.