Jose Berruezo Ramírez
José Berruezo Ramírez (Tafalla, Nafarroa, 1912ko abuztuaren 27a - Iruñea, Nafarroa, 1989ko otsailaren 4a) gaztelaniazko idazlea izan zen. Zaragozan Filosofia eta Letrak ikasketak egin ondoren Donostiara jo zuen, eta El Pueblo Vasco, El Diario Vasco, Círculo Cultural eta Ateneo Guipuzcoano erakunde eta egunkarietan egin zuen lan. Gipuzkoako Foru Aldundiko artxibozain eta Historiako irakaslea izan zen.
Jose Berruezo Ramírez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tafalla, 1912ko abuztuaren 27a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Iruñea, 1989ko otsailaren 4a (76 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Berruezorenak dira, besteak beste, San Sebastián. Itinerario pintoresco a través de la historia (1948), La España del rey Amadeo (1943), Viajeros románticos en San Sebastián (1951), Historia del Archivo General de Guipuzcoa (1953) eta El Palacio Real de Tafalla (1954) lanak. 1944 eta 1945. urteetan Donostian argitaratzen zen El Porvenir aldizkariaren zuzendari izan zen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.