Jose Basterretxea

Jose Basterretxea Matoni (Madril (Espainia), 1911ko abenduaren 9a - Iruñea (Nafarroa), 1996ko apirilaren 25a) euskal idazlea, Oskillaso ere deitua.

Jose Basterretxea
Bizitza
JaiotzaMadril, 1911ko abenduaren 9a
Herrialdea Espainia
HeriotzaIruñea, 1996ko apirilaren 25a (84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Izengoitia(k)Oskillaso

Inguma: jose-basterretxea-matoni-1911-1996 Literaturaren Zubitegia: 33

Bibliografia

Madrilen jaioa izan arren, berehala eraman zuten Gernikara. Gero Zientzia Zehatzetako lizentziatura beretu zuen Madrilen bertan. 1936ko gerra hasi zenean, Agirre lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo ordezkari izendatu zuen. Gerra bukatutakoan, irakaskuntzari ekin zion, institutuko irakasle gisa eta Nafarroako Unibertsitatean jardunez, baita Vianako Printzea Erakundean ere. Euskaltzaindiko urgazlea, gehienbat Euskera eta Egan aldizkarietan argitaratu zituen bere lanak. Horien artean eleberriak, ipuinak, itzulpenak eta euskara gaitzat duten liburuak daude.

Lanak

Eleberria

  • Kurloiak (1962, Itxaropena)
  • Akatsbako gizonaren heriotza (1967, Egan)
  • Gabeko atorra (1988, Ibaizabal)
  • Euskaldunak Madrilen (2003, Labayru)

Itzulpena

  • Mark Twainen Erregegaia eta eskekoa, ingelesetik itzulia
  • Charles Dickensen David Copperfield, ingelesetik itzulia

Saiakera

  • El libro negro del euskara (1984), euskara batuaren aurkako iritziak azaltzen dituen liburua.

Kanpo loturak

Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.