Jose Artetxe
Jose Artetxe Aranburu (Azpeitia, Gipuzkoa, 1906ko martxoaren 12a - Donostia, Gipuzkoa, 1971ko irailaren 23a) euskal idazlea izan zen. Egan eta Zeruko Argia aldizkarietan argitaratu zituen hainbat artikulu euskaraz.
Jose Artetxe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | José de Arteche Aramburu |
Jaiotza | Azpeitia, 1906ko martxoaren 12a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 1971ko irailaren 23a (65 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Izengoitia(k) | José de Arteche |
Ideologia
Familia karlista baten altzoan jaioa, ideologikoki tradizionalista zen. Gehienbat erdaraz idatzi zuen idazlea, nolabaiteko ospea jaso zuen Jose Artetxek Francoren garaiko Euskal Herrian, Gipuzkoan batez ere. Biografia, saiakera eta kazetaritza landu zituen. Bere azken lanean, El abrazo de los muertos (1970), Espainiako Gerra Zibileko gertaerak ekarri zituen gogora. Erlijioaren, euskal duintasunaren eta frankismoa onartzearen artean ez zen inoiz frankismoaren aurka azaldu, Artetxeren obrak iraganeko euskal errealitatera jo zuen, zertzelada mistikoak barne, bere garaiko arazoetatik itzuri.
Lanak
Artikuluak
- Bidez bide (1994, Erein)
Liburuak
- Una inquietud y cuatro preguntas, 1934.
- San Ignacio de Loyola, 1941.
- Elcano, 1942.
- Urdaneta, 1943.
- Mi Guipúzcoa, 1946.
- Caminando, 1947.
- Mi viaje diario, 1950.
- San Francisco Javier, 1951.
- Lope de Aguirre, Traidor. La tragedia del Fuerte Caudillo de los Invencibles Marañones, 1951.
- La paz de mi lámpara
- Vida de Jesús, 1955.
- ¡Portar bien!, 1957.
- Saint-Cyran, de caracteriología vasca, 1958.
- Cuatro relatos, 1959.
- Camino y horizonte, 1960.
- Lavigerie, el cardenal de África, 1963.
- Siluetas y recuerdos, 1964.
- Rectificaciones y añadidos, 1965.
- Discusión en Bidartea, 1967.
- De Berceo a Carlos Santamaría, 1968.
- Canto a Marichu. Autobiografía, 1970.
- El gran asombro, 1971.
- Legazpi. Historia de la conquista de Filipinas, 1972.
- Un vasco en la postguerra. Diario, 1939-1971, 1977. Hil ondoren plazaratuta.
Bibliografia
- Egile batzuk: Canto a Joxe. José de Arteche (1906-1971). In memoriam, Donostiako Kutxa, 1972.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- Jose Artetxe literaturaren zubitegian
- (Gaztelaniaz):Biografia Espainiako Historia Errege Akademiaren webgunean.
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |