Jose Arana Elortza

Jose "Pepe" Arana Elortza (Eskoriatza, Gipuzkoa, 1839 1908ko abenduaren 5a) Madrilgo Erret-Antzokiko enpresaburu eta Donostiako Aste Nagusiaren sortzailea izan zen.

Jose Arana Elortza

Bizitza
JaiotzaEskoriatza, 1839ko maiatzaren 14a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1908ko abenduaren 5a (69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua
Artikulu hau enpresaburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jose Arana».

1876tik 1902ra arte Atotxako zezen-plazako jabea izan zen. 1893ko uztailaren 22an Beti-Jai pilotalekua inauguratu zuen Donostian.

Donostiako Gros auzoan dago bere omenezko kaleetako bat. Izan ere, bera izan zen Gipuzkoako hiriburuko Aste Nagusiaren sortzailea. Hasiera batean, eta bere zezenketa-enpresaren lanaren ondorioz, Aste Nagusia, zezenketa jaiez osaturik zegoen.

Beste kalea, Eskoriatzan dago, San Pedro Elizatik hurrena. Bertan dago bere jaiotetxea, J eta A batekin adierazia.

Bere lagun Mariano Benlliurek diseinatutako hilobi batean lurperatuta dago, Eskoriatzako Gernika Plazan.

Bere testamentuan, Eskoriatzako herriari, enpresaburu bezala lortutako diru guztia utzi zion. Eta diru horrekin, nagusiki, Jose Arana Eskolak eraiki ziren, jada desagertuak daudenak.

Ikus, gainera

  • Debagoiendar ospetsuen zerrenda
Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.