Jose Antonio Pikasarri

Jose Antonio Pikasarri Olozaga (gaztelaniaz: José Antonio Picasarri Olózaga) (Segura, Gipuzkoa, 1769ko otsailaren 13-Buenos Aires, 1843ko irailaren 21) euskal jatorri zuen apaiza eta musikari argentinarra izan zen.

Jose Antonio Pikasarri
Bizitza
JaiotzaSegura, 1769ko otsailaren 13a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaBuenos Aires, 1843ko irailaren 21a (74 urte)
Familia
Familia
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta musikaria
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Biografia

Gurasoak Xabier Ventura Pikasarri eta Maria Josefa Olozaga izan ziren. 1783an, 14 urte zituelarik, Buenos Airesera heldu zen. Hurrengo urtean bere osaba Juan Bautista Goiburuk, apaiza bera, apaiztegira eraman zuen bertan ikasketak egiteko; Goiburu ere bere musika irakaslea izan zen. 1796an apaiz ordenak hartu zituen. 1793tik Buenos Airesko katedralaren kapera-maisua izan zen. Argentinaren Independentziaren aurka jarri zen eta ondorioz, 1818an, Juan Pedro Esnaola piano-jotzailea zen ilobarekin, Argentinatik alde egin behar izan zuen, Madrilera joanez. Lau urte erbestean eman ondoren, 1822an, biak itzuli ziren. Urte berean Pikasarrik Sociedad Filarmónica elkartea sortu zuen; elkarte horrekin Argentinako musikagile ospetsuen lanak jo zituen.[1] 1823an katedraleko lana berreskuratu zuen.

Obra

  • "La gloria de Buenos Aires" abestia. Lehen aldiz Juan Pedro Esnaola bere ilobak jo zuen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.