José de Anchieta
José de Anchieta Llarena (San Cristóbal de La Laguna, Tenerife, 1534ko martxoaren 19a – Reritiba, Espírito Santo, Brasil, 1597ko ekainaren 9a) jesuita, hizkuntzalaria eta idazlea izan zen, Brasilen misiolari jardun zuena. 2014ko apirilaren 3an, Frantzisko aita santuak kanonizatu zuen.
José de Anchieta | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | San Cristóbal de La Laguna, 1534ko martxoaren 19a | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Anchieta (Espírito Santo), 1597ko ekainaren 9a (63 urte) | ||
Hobiratze lekua | Colonial Brazil (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Coimbrako Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania portugesa latina | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa, idazlea, irakaslea, historialaria, poeta, hizkuntzalaria eta musikagilea | ||
Kidetza | Academia Brasileira de Música (en) | ||
Santutegia | |||
Ekainaren 9 | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia | ||
Bizitza
Kanariarra jaiotzez, euskal jatorrikoa zen, Ignazio Loiolakoaren lehengusua; izan ere, haren aita Joan Antxieta Zelaiaran zen, Azpeitiko Urrestilla auzokoa. Coimbrara gazte joan zen ikastera, portugesa ongi ikasi zuen, eta apaizgai sartu zen Coimbrako Unibertsitatean.
1553an hautatu zuten Brasila joateko. Manuel de Nóbregarekin batera, Sao Paulo (1554) eta Rio de Janeiro (1565) fundatu zituen. Bere bizitzan igaro zituen lurraldeetako (gaur egun Brasil, Argentina eta Uruguai direnak) faunaz, landarediaz eta geologiaz hainbat liburu idatzi zituen.
Hizkuntzalaria
Joanes Azpilikuetarena omen da hizkuntza tupi-guaranieraz idatzitako lehen gramatika, baina tamalez galduta dago eta Jose de Anchietak 1595ean publikatutako Arte de Grammatica da Lingoa mais usada na costa do Brasil da gordetzen den lehena[1]. Gramatika hau oso goraipatuta da ondorengo egileengatik[2]
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/1/9 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- (Gaztelaniaz) Dietrich, Wolf. (1990). La importancia de los diccionarios guaraníes de Montoya para el estudio comparativo de las lenguas tupí-guaraníes de hoy. Actes : La "découverte" des langues et des écritures d'Amérique, 287 or. or..
- (Gaztelaniaz) González-Luis, Francisco. (1992). La Grámatica de la lengua tupí de José de Anchieta y su dependencia de la gramática latina. Congreso Internacional de Historiografla Lingüística Nebrija - V Centenario, 229-244 or..