José Zorrilla

José Zorrilla y Moral (Valladolid, 1817ko otsailaren 21aMadril, 1893ko urtarrilaren 23a), poeta eta antzerkigile espainiar nabarmena izan zen.

José Zorrilla

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Zorrilla Moral de la Torre Ugarte
JaiotzaValladolid, 1817ko otsailaren 21a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril, 1893ko urtarrilaren 23a (75 urte)
Hobiratze lekuaSan Justoren hilerria
Panteón de Vallisoletanos Ilustres (en) Itzuli
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaRoyal University of Toledo (en) Itzuli
Valladolideko Unibertsitatea
Royal Seminary of Nobles of Madrid (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, poeta eta idazlea
Lan nabarmenak
KidetzaReal Academia Española

IBDB: 6938
Find a Grave: 14866270 Edit the value on Wikidata

Zuzenbide ikasketak hasi zituen, baina utzi egin zituen literaturari ekiteko. Zorrillaren elezahar giroko erromantizismoak eta neurtzeko modu erraz musikadunak arrakasta handia izan zuten. 1851-1854. urte bitartean Parisen eta Londresen bizi izan zen; handik Mexikora joan zen eta hamabi urtez han izan zuen bizilekua. Obra ugaria du, eta bi genero landu zituen batez ere: olerkigintza eta antzerkia. Harenak dira, besteak beste: Cantos del trovador (1840, Trobadorearen kantuak), Granada (1852), eta La leyenda del Cid (1882, Cid-en elezaharra) olerki bildumak. Antzerkilan asko neurtitzetan ondu zituen, eta elezaharretako gaiak eta historikoak landu zituen. Horietako batzuk dira: El zapatero y el rey (1840, Zapatagina eta erregea), Petri Ankerrari buruzkoa; Don Juan Tenorio (1844), Zorrillaren lanik entzutetsuena, eta Traidor, inconfeso y mártir (1849), Sebastian erregeari buruzko elezaharra. 1882an oroitzapen liburu bat argitaratu zuen, Recuerdos de tiempo viejo (Garai zaharren oroitzapenak) izenburupean.

Lan nagusiak

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.