José Vela Zanetti

José Vela Zanetti (Milagros, Burgos, 1913ko maiatzaren 27a - Burgos, 1999ko urtarrilaren 4a) espainiar margolaria izan zen.

José Vela Zanetti
Bizitza
JaiotzaMilagros, 1913ko maiatzaren 27a
Herrialdea Espainia
HeriotzaBurgos, 1999ko urtarrilaren 4a (85 urte)
Hobiratze lekuaBurgos cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Enplegatzailea(k)Nazio Batuen Erakundea
Jasotako sariak
KidetzaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Zanettiren mural bat Burgosen.

Arte Ederretako ikasketak egin zituen, Leonen, eta 1933an Florentzian ikasketak sakontzeko diru-laguntza lortu zuen. Espainiako Gerra Zibila bukatu zenean, Espainiatik alde egin eta ez zen 1962. urtera arte itzuli. Tarte horretan, Latinoamerikako zenbait hiritan eta New Yorken bizi izan zen. 1949an Santo Domingoko Arte Ederretako Eskolako zuzendari izendatu zuten. 1950ean NBEko Arte Batzordeak bere Gizona bakearen alde borrokan mural handia hautatu zuen, Nazio Batuen Biltzar Nagusiko eraikuntzarako, New Yorken. 1957tik 1959ra bitartean, Mexikon bizi zelarik, zenbait mural egin zituen. Handik aurrera, eta Espainiara itzuli arte, Florentzian bizi izan zen, eta zenbait erakusketa egin zituen, Italian barrena. Bere beste muraletako bat, NBEkoarekin batera bere lan nagusitzat hartzen dena, Genevako Bureau International du Travail erakundean dagoena da, eta aipagarriak ditu, halaber, Santo Domingoko Medikuntzaren historia izenekoa eta Cuernavacakoak, Mexikon. Aipagarria da, aldi berean, liburuen ilustrazio-egile gisa egin zuen lana: Gorrotatzen dut eta maitatzen (1954, Catulo), Mantxako On Kixote (1969, Cervantes), Arrosaren poemak (1975, Rainer Maria Rilke) eta abar. Sari asko irabazitakoa da, Guggenheim Fundation saria (1949) eta Dominikar Errepublikaren Mendeurrenaren Urrezko Domina, beste askoren artean. 1984an San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako kide hautatu zuten aho batez, eta hurrengo urtean, Burgosko Aldundiak seme kutun izendatu zuen.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.