José Sarney
José Ribamar Ferreira de Araújo Costa, ezagunagoa José Sarney izenarekin (Pinheiro, Maranhao, Brasil, 1930eko apirilaren 24a) brasildar politikari, legelari eta kazetari bat da, 1985 eta 1990 urteen tartean Brasilgo presidente izandakoa.
José Sarney | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2009ko otsailaren 2a - 2013ko otsailaren 1a ← Garibaldi Alves Filho (en) - Renan Calheiros (en) →
1991ko otsailaren 1a - 2015eko otsailaren 1a ← baliorik ez
1985eko martxoaren 15a - 1990eko martxoaren 15a ← Tancredo Neves, João Baptista da Oliveira Figueiredo - Fernando Collor de Mello →
1985eko martxoaren 15a - 1985eko apirilaren 21a ← Aureliano Chaves (en) - Itamar Franco →
| |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Pinheiro (Maranhão), 1930eko apirilaren 24a (93 urte) | ||||||||||
Herrialdea | Brasil | ||||||||||
Lehen hizkuntza | portugesa | ||||||||||
Familia | |||||||||||
Ezkontidea(k) | Marly Sarney (en) | ||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||
Leinua | Sarney family (en) | ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Heziketa | Federal University of Maranhão (en) | ||||||||||
Hizkuntzak | portugesa | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | abokatua, kazetaria, politikaria, idazlea, poeta eta eleberrigilea | ||||||||||
Lantokia(k) | Brasilia | ||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||
Kidetza | Brasilgo Letren Akademia | ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||||||||
Alderdi politikoa | Brasilgo Demokraziaren Mugimendua | ||||||||||
josesarney.org | |||||||||||
Zuzenbide-ikasketak egin zituen Maranhaoko Fakultatean. Hogeita lau urterekin, Maranhao estatuko diputatu federal hautatu zuten, eta estatuko gobernadore izan zen 1967tik 1970era. Halaber, senatari izan zen, estatu horretako ordezkari gisa, gobernuko alderdiko buruzagi izan zen garaian. Errepublikako lehendakariorde hautatu zuten Tancredo Nevesekin, baina bere gain hartu behar izan zuen lehendakaritza (1985), Neves kargua hartu baino lehen hil baitzen. Gobernuan izan zen bost urteetan, instituzio demokratikoak sendotuz joan ziren, eta konstituzio berri bat aldarrikatu zen (1988). Brasilgo ekonomiak Latinoamerikako atzerapenaren ondorioak pairatu zituen, eta gobernuak ez zuen inflazio-iturria kontrolatzerik lortu, ekonomia-plangintzak gorabehera. Gobernua utzi ondoren, Amapako estatuko senatari hautatu zuten, eta Senatuko lehendakari izatera iritsi zen 1996an. Zenbait eleberri idatzi ditu, eta Brasilgo Letretako Akademiako kide da.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José Sarney |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.