José Saramago
José Saramago (Azinhaga, Santarem, 1922ko azaroaren 16a - Lanzarote, Kanariar uharteak, 2010eko ekainaren 18a) idazle, nobelagile, poeta, antzerkigile eta kazetari portugaldarra. Literatura europarreko egilerik garrantzitsuenetarikoa izan zen. Olerkiak, eleberriak, ipuinak, antzerkia eta saiakera landu zituen. Literaturako Nobel saria jaso zuen 1998an. Politikoki ere oso pertsona aktiboa izan zen. "Ateoa, komunista eta ezkortzat" definitzen zuen bere burua. Bizitzako azken urteetan Lanzaroten (Kanariar uharteak) bizi izan zen. Pilar del Río-rekin ezkonduta egon zen.
José Saramago | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | José de Sousa Saramago |
Jaiotza | Azinhaga eta Golegã, 1922ko azaroaren 16a |
Herrialdea | Portugal |
Heriotza | Lanzarote eta Tías, 2010eko ekainaren 18a (87 urte) (87 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: leuzemia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Ilda Reis (en) (1944 - 1970) Isabel da Nóbrega (en) (1970 - 1986) Pilar del Río (1988 - 2010eko ekainaren 18a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, antzerkigilea, itzultzailea, eleberrigilea, poeta, kronikagilea, saiakeragilea, eguneroko-idazlea, literatura-kritikaria, idazlea, gidoilaria, dramagilea eta iraultzailea |
Lantokia(k) | Lisboa |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | magic realism (en) |
Genero artistikoa | eleberria magic realist fiction (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
josesaramago.org | |
| |
Biografia
1922ko azaroaren 16an jaio zen Azinhaga herrian (Portugal), Santaremgo barrutian. Hamar urterekin Lisboara joan zen bizitzera bere familiarekin. Bigarren mailako ikasketak bertan behera utzi behar izan zituen, gurasoek, José de Sousa eta Maria da Piedadek, eskolak ordaintzeko dirurik ez zutelako. Bere familian bizi izan zuen egoera ekonomiko txiro eta umilak, noski, eragina izan zuen bere pentsatzeko moduan, eta batez ere bere ideia politikoetan.
Lanbide Heziketako eskolan sarrailagile mekanikoaren ofizioa ikasi zuen. 1940an Lisboako erietxe zibiletako lantegietan hasi zen lanean, sarrailagile gisa, eta 1942an erietxe hauetako administrazioko zerbitzuetara deitu zuten. 1943an administrazio-buru gisa hasi zen lanean, zeramikako industriako langileen Familien Laguntza Kutxan lehendabizi, eta industria metalomekanikoarenean gero. Bi enplegu horien artean argitaratu zuen bere lehenengo eleberria, Tierra do pecado (1947). Garai hartan kezka politikoa piztu zitzaion. Halaber, Café del Chiadoko literatur tertulietara joaten hasi zen, eta Isabel de Nobrega poetarekin elkartu zen.
1955. urteaz geroztik Estudios Cor argitaletxearentzat lan egin zuen. 1966an bere bigarren obra argitaratu zuen, Os poemas possiveis poesia-liburua. 1969an Portugaleko Alderdi Komunistako kide egin zen. Urtebete geroago Probablemente alegría argitaratu zuen eta 1971n Desta mundo e do outro, hainbat egunkaritan argitaratutako kroniken bilduma bat. 1974ko Krabelinen Iraultzaren ondoren, Informazio Ministerioan lan egin zuen, eta Lisboako Diaro de Noticias egunkariko zuzendarikide izendatu zuten. Hala ere, handik gutxira egunkaria utzi zuen eta itzulpenak egitetik bizi izan zen garai batean. 1975ean O año de 1993 argitaratu zuen, kritikarientzat Saramago idazlearen hasiera izan zena.
1977an Manual de pintura e caligrafía kaleratu zuen, fikzio hutseko lehen obra. Urtebete geroago Objeto Quase ipuin-bilduma argitaratu zuen, eta 1979an, enkarguz, A noite antzerki-lana. 1980an Levantado do Cho eleberriarekin bere literatur kalitatea balioesten zion lehenengo saria jaso zuen, Lisboako Hiria saria, hain zuzen. 1982an atera zen Portugaletik, Memorial do convento liburuarekin, eta Portugaleko PEN Klubaren Fikzioa-Saria jaso zuen[1].
Izen handiko idazle bihurturik, 1984an O ano da morte de Ricardo Reis eta 1986an A Jangada de pedra argitaratu zituen. 1991n O Evangelho segundo Jesus Cristo eleberria aurkeztu zuen Lisboan. Portugaleko Kultura Ministerioak betoa jarri zion liburuari, Portugaleko erlijioarentzat eta agintaritzarentzat laidogarria zelakoan. 1995ean, Ensayo sobre la ceguera liburua argitaratu eta bost egunetara Camões saria jaso zuen, Portugaleko literatur sari nagusia.
1998an Literaturako Nobel saria jaso zuen.
Hauek dira bere beste lan aipagarri batzuk: Poetica dos cinco sentidos: O ouvido (1979); Que farei com este livro (1980); Viagem a Portugal (1981); A segunda morte de Francisco Assis (1987); In nomine Dei (1993); Todos los nombres (1997); Lisboako setioa (1999, Jon Alonsok euskaratua).
87 urterekin hil zen, 2010eko ekainaren 18an, Tias (Lanzarote, Las Palmas) herriko bere bizilekuan, leuzemia kroniko baten eraginez.[2]
Bibliografia
Ipuinak
Antzerkia
Kronikak
- 1970 – Probablemente alegría
- 1971 – Deste Mundo e do Outro
- 1971 – A Bagagem do Viajante
- 1974 – As Opiniões que o DL teve
- 1976 – Os Apontamentos
- 1981 – Viagem a Portugal
- 1994 - Cadernos de Lanzarote I
- 1995 – Cadernos de Lanzarote II
- 1996 – Cadernos de Lanzarote III
- 1997 – Cadernos de Lanzarote IV
- 1998 – Cadernos de Lanzarote V
Eleberriak
- 1947 – Tierra do pecado
- 1977 – Manual de Pintura e Caligrafia
- 1980 – Levantado do chão
- 1982 – Memorial do Convento
- 1984 – O Ano da Morte de Ricardo Reis Fernando Pessoa-ren omenez.
- 1986 – A Jangada de Pedra
- 1989 – Lisboako Setioaren Historia (História do Cerco de Lisboa)
- 1991 – O Evangelho segundo Jesus Cristo
- 1995 – Ensaio sobre a Cegueira
- 1997 – Todos os Nomes
- 2001 – A Caverna
- 2003 – O Homem Duplicado
- 2004 – Ensaio sobre a Lucidez
- 2005 – As Intermitências da Morte
- 2006 – As pequenas memórias
- 2008 – A Viagem do Elefante
Euskaratuak
- Lisboako setioaren historia (Historia del cerco de Lisboa). Ibaizabal, 1999. Itzulpena, Jon Alonso.
Itzulpenaren argitalpena Jon Alonsok eta Jose Saramagok berak aurkeztu zuten Bilbon, Bidebarrietako udal liburutegian, 1999ko urriaren 7an [3].
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Pen Club
- Berria. «Jose Saramago idazlea hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-13).
- José Saramagoren Lisboako Setioaren Historia liburuaren aurkezpena (Jon Alonso)
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: José Saramago |
- Autobiografia Nobel Akademian
- Fundação José Saramagoren webgunea
- EIZIE webguneko albistean
- Saramago escritores.org webgunean