José Salis

José Salis Kamino (Santoña, Kantabria, 1863ko abenduaren 1a - Irun, 1927ko abenduaren 30a) gipuzkoar pintorea zen. Dolores Salís margolari eta eskultorearen aita eta Jaime Rodríguez Salís irundar kultura gizon, artezale eta arkeologoaren aitona izan zen.

José Salis

Bizitza
JaiotzaSantoña, 1863ko abenduaren 1a
Herrialdea Espainia
HeriotzaIrun, 1926ko abenduaren 30a (63 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Herbehereak eta Haarlem
KidetzaBidasoko Eskola

Bizitza

Madrilgo San Fernandoko Arte Ederretako eskolan, Bruselan eta Erroman egin zituen pinturako ikasketak. Parisa joan zen 1889. urtean, eta erabat txunditua gelditu zen han pintura inpresionistarekin. Tunisia, Aljeria, Ingalaterra, Paris eta Madrilen ibili ondoren, Madril eta Parisen izan zen 1895. urteaz geroztik egindako erakusketa garrantzitsuenetan, lagun zituen Sorolla eta Regoyos pintoreekin batera. Paisaia bikainak margotzen zituen; inpresionistena baino areago, Corot marrazkilari frantsesaren jarraitzaile zen. G. Montes Iturrioz irundar pintorearen maisua izan zen, bestalde. Lan nagusiak: Paisaje, En alta mar, Costa cantábrica, Aldea vascongada, Mar de playa, Mar de costa, Canal de la Mancha, Valle de Arratia eta Biarritz.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.