José Rufino Echenique
José Rufino Echenique Benavente (Puno, 1808ko azaroaren 16a-Lima, 1887ko ekainaren 16a) Peruko militarra eta politikaria izan zen. Espainiarren aurkako matxinadan hartu zuen parte 1821. urtean. Vivancoren eta Castillaren arteko gerra-garaian (1843-1844) jeneral izendatu zuten, eta handik urte batzuetara Peruko lehendakaritza lortu zuen, Castillaren laguntzarekin (1851). 1854. urtean aginpidea utzi behar izan zuen, Castillak gidatu zuen iraultzaren ondorioz. 1864. urtean, Callaon borrokatu zen Espainiako Itsas Armadaren aurka.
José Rufino Echenique | |||||
---|---|---|---|---|---|
1851ko apirilaren 20a - 1855eko urtarrilaren 5a ← Ramón Castilla - Ramón Castilla →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | José Rufino Echenique Benavente | ||||
Jaiotza | Puno (en) , 1808ko azaroaren 16a | ||||
Herrialdea | Peru | ||||
Heriotza | Lima, 1887ko ekainaren 16a (78 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Presbítero Matias Aquino (en) | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Victoria Tristán de Echenique (en) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta militarra |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.