José Patiño
José Patiño y Rosales (Milan, 1667ko apirilaren 11 – San Ildefonso, 1736ko azaroaren 3a) espainiar politikaria izan zen. Garrantzi handiko lana egin zuen Filipe V.a erregearen kolonia-politika berriz bideratzen, haren aholkulari nagusia izan baitzen 1733tik aurrera.
José Patiño | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Milan, 1666ko apirilaren 11 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | San Ildefonso, 1736ko azaroaren 3a (70 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, diplomazialaria, ekonomialaria eta goi-funtzionarioa |
Jasotako sariak | |
Gradua | amiral |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Besteak beste, Venezuelako, Antilletako eta Filipinetako Konpainiak sortu zituen, eta Ferrolgo arma-biltegiaren eraikuntza hasi zuen, estatuaren politika merkantilistan kokatuta. Euskal Herriari begira, bera izan zen Gaztelako Koroaren solaskidea eta sinatzailea 1727ko Hitzarmenean, 1728ko Caracasko Gipuzkoar Konpainiaren sorrera ekarri zuena.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.