José Pardines
José Antonio Pardines Arcay (Malpica de Bergantiños, 1943 - † Villabona-Amasa, 1968ko ekainaren 7a) galiziar guardia zibila izan zen. Guardia zibilen seme eta iloba, Donostiako Errepide Taldean zegoen ETAren lehen biktima bilakatu zenean.[1]
José Pardines | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Malpica de Bergantiños, 1943 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Villabona-Amasa, 1968ko ekainaren 7a (24/25 urte) |
Heriotza modua | eginbeharra betetzean hildakoa |
Hiltzailea | Euskadi Ta Askatasuna |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | guardia zibila |
1968ko ekainaren 7an, Seat 850 coupé auto batean zihoazelarik, Adunatik Billabonarako errepidean, motozikleta banatan zebiltzan bi guardia zibilek Txabi Etxebarrieta eta Iñaki Sarasketa geldiarazi zituzten errutinazko kontrol batean. Autoa Mario Onaindiak lapurtutakoa zen,[2] eta matrikula aldatua zuen. José Pardines guardia zibila, autoaren atzealdean makurtuta, autoaren bastidoreko zenbakia matrikularekin bat ez zetozela ohartu zela ikusita, Etxebarrieta Astra 600/43 pistola hartuta autotik atera eta tiro egin zion bizkarretik; erortzean beste hiruzpalau tiro egin zizkion bularrean.[3] Ihesean, Benta Haundin, Tolosaren hegoaldean, Guardia Zibilarekin tiroketa izan zuen, eta Etxebarrieta hil zuten. Iñaki Sarasketak ihes egitea lortu zuen, eta Errezilgo elizan gorde zen. Biharamunean atxilotu zuten.
Ikus, gainera
- Zerrenda:ETAk hildakoak
Erreferentziak
- (Katalanez) Montanyà, Xavier. (2011-3-2). «Manipulant la primera víctima d'ETA» Vilaweb.cat.
- (Gaztelaniaz) Martínez Gorriarán, Carlos. (2011). Jorge Oteiza, hacedor de vacíos. , 316 or..
- (Gaztelaniaz) Fernández, Gaizka. (2018ko ekaina). «La primera víctima de ETA» La Aventura de la Historia (236) ISSN 1579-427X..
Artikulu hau Galiziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |