José Morales Marín
José Morales Marín (Madril, 1934ko abenduaren 4a-Iruñea, 2022ko abenduaren 13a) apaiz katolikoa, unibertsitate-irakasle, teologia doktore eta Opus Deiren partaidea izan zen. Teologian espezialista zen.[1]
José Morales Marín | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1934ko abenduaren 4a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Iruñea, 2022ko abenduaren 13a (88 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Unibertsitatea Bartzelonako Unibertsitatea Pontifical Lateran University (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiza, teologoa eta katedraduna |
Enplegatzailea(k) | Bartzelonako Unibertsitatea Nafarroako Unibertsitatea |
Kidetza | Opus Dei |
Biografia
Espainian, Katalunian eta Italian ikasketak egin zituen. 26 urtekin apaiza, Filipinetan egon zen. 1967an Iruñean kokatu zen eta Nafarroako Unibertsitatean lanean egon zen, Teologia fakultatean, alegia; ondoren ere Komunikazio Fakultatean ere baina beti teologia irakasle gisa. 1972tik 1982ra Bilbon izan zen. 1982an berriro Iruñera joan zen, irakaskuntzan jarraitzeko, 2005ean erretreta hartu arte. Excerpta e dissertationibus in Sacra Theologia (1987) aldizkaria zuzendu zuen. John Henry Newman (1801-1890) teologoaren obra ikertu zuen.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.