José Martínez Guerricabeitia
José Martínez Guerricabeitia, baita ere Pepe Martínez, (Villar del Arzobispo, Valentzia, 1921ko ekainaren 18-Madril, 1986ko martxoaren 12) argitaratzaile eta idazle antifrankista izan zen. Parisen erbesteratuta Ruedo Ibérico argitaletxea zuzendu zuen.[1]
José Martínez Guerricabeitia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Villar del Arzobispo, 1921eko ekainaren 18a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | 1986ko martxoaren 12a (64 urte) |
Hobiratze lekua | Madrilgo hilerri zibila |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Marianne Brull (en) |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | meatzaria eta sindikalista |
Enplegatzailea(k) | Ruedo Ibérico |
Kidetza | Libertarian Youth (en) |
Biografia
Langile familia baten semea izan zen; aita, José Martínez García, mehatzari anarkista izan zen; ama Josefa Guerricabeitia Orero zen. Pepe Martínez ere zirkulu libertarioetan mugitu zen. Espainiako Gerra Zibilan, hamasei urtekin Milicias de la Cultura zelakoan alistatu zen. 1939an atxilotua izan zen. Behin kalean soldaduzka egin behar izan zuen baina, aldi berean, anarkismoan jarraitzen zuen lanean. Berriro ere atxilotuta, 1948an Frantziara ihes egin zuen.
Parisen Francoren aurkako zirkuluetan ibili zen, bereziki Alderdi Komunistatik kanpo zeudenekin. Giro horretan argitaletxe bat sortzeko asmoa plazaratu zuen eta, beste erbesteratu espainiarrekin batera, Ruedo Ibérico argitaletxea sortu zuen. Ruedo Ibérico frankismoaren aurkako borroka kulturalaren benetako erreferantea izan zen. Bertan garrantzi handiko liburuak argitaratu ziren, esaterako Gerald Brenanen El laberinto español eta Hugh Thomasen La guerra civil española.
Berriro ere Espainian, 1977tik argitaletxeak Espainian lan egin zuen, orduan Ibérica de Ediciones y Publicaciones izenarekin. Garai berri horretan José Martínezek liburu garrantzitsuak argitaratu zituen, esaterako, El eco de los pasos, Juan García Oliverrena (1978), edo Extremadura saqueada (1978). Argitaletxeak 1982an kiebra jo zuen. Poliki-poliki bere irudia ahazten joan zen. Horretan ez zuen asko lagundu Felipe Gonzálezen politikaren aurrean zuen jarrera kritikoa. Madrilgo Hilerri Zibilean dago lurperatuta.
Bibliografia
- Albert Forment: José Martínez y la epopeya de Ruedo ibérico, Madril: Anagrama, 2006. ISBN: 978-84-339-0598-7
Erreferentziak
- Espasa Entziklopedia, A-Z liburukia, 881 or. (ISBN 84-239-7591-6)
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz): Jesús Martínez Guerricabeitia artxiboa Liburutegi Valentziarrean.
- (Gaztelaniaz): Ruedo Ibérico, artikuluak.
- (Gaztelaniaz):Ruedo Ibérico bloga
- (Gaztelaniaz):José Martínez Guerricabeitis Papers (IISG-Amsterdam)
- (Gaztelaniaz):José Martínezen biografia.
- (Gaztelaniaz):Biografia Historiaren Errege Akademiaren webgunean.