José María de Pereda
José María de Pereda y Sánchez Porrúa (Polanco, 1833ko otsailaren 6a-Santander, 1906ko martxoaren 1a) Kantabriako eleberrigile ezaguna izan zen. Bere lanak Errealismo mugimenduan kokatzen dira. Politikan ere aritu zen, karlista izanik. Bere lane artean batez ere kostunbrismo-eleberriak nabarmentzen dira. Espainiako Errege Akademiaren partaidea izan zen.
José María de Pereda | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Santander, 1833ko otsailaren 6a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Santander, 1906ko martxoaren 1a (73 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, idazlea, politikaria eta eleberrigilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Real Academia Española |
Mugimendua | errealismoa |
Genero artistikoa | eleberria |
Biografia
Gurasoak Kantabriakoak ziren: Juan Francisco de Pereda eta Bárbara Josefa Sánchez Porrúa. Hogeitabi seme-alabak izan zituzten baina bederatzi bakarrik atera ziren aurrera. Peredak lehen ikasketak Polancon bertan egin zituen. Ondoren, Santanderrera joan ziren eta han ikasketak jarraitu zituen. 1852an, Humanitateak ikasi ondoren, Madrilera joan zen han militarra izateko ikasketak egiteko asmoz. Madrilen ikasketak ez baina gaueko eta intelektualen mundua ezagutu zuen. Giro horretan idazten hasi zen. Lehen lana argitaratu ez zuen komedia izan zen: La fortuna en un sombrero (1854). Berriro Santanderren bere ama hil zen (1855) eta gaixotasun desberdinak paraitu behar izan zituen, tartean neurastenia larri bat. Osasuna hobetzeko familiak 1857an Andaluziara bidali zuen. La Abeja Montañesa egunkarian idazten hasi zen, sinatu gabeko artikuluak edo Paredes izengoitiaz. 1858an El Tío Cayetano aldizkaria sortu zuen. Antzerki munduan ere saiatu zen, lan desberdinak prestatzen, baina ez zuen zorterik izan. 1864an bere lehen lan garrantzitsua plazaratu zuen: Escenas montañesas. 1869an Diodora de la Revillarekin ezkondu zen. Halaber, ibilbide politikoa hasi zen, karlismo barruan. Cabuérnigako haraneran diputatu atera zen. 1876an Bocetos al temple liburua atera zuen eta politika baztertu zuen bere semeen ardura hartzeko. Marcelino Menéndez Pelayo eta Gumersindo Laverde lagunen eraginez berriro ere idazten hasi zen; hortik aurrera bere lanak, eleberrri luzeagoak, errealismoan kokatu ziren: Sotileza (1885) eta Peñas arriba (1895). 1872an Espainiako Errege Akademian onartu zuten. 1893an bere seme nagusia buruaz beste egin zuen eta gertaera horrek eragin handia izan zuen idazlearengan. Krisialdi gogorrean murgildu zen. Hortik aurrera oso gutxi idatzi zuen. 1904an odol kolpe bat sufritu zuen. 1906ko martxoaren 1an hil egin zen.[1][2]
Bere seme bat, Vicente de Pereda y Revilla, eleberrigilea ere izan zen.
Obra
Lan ugari plazaratu zituen:[2]
- Al primer vuelo: idilio vulgar. Ilustrazioak: Apeles Mestres, Bartzelona, Imp. Henrich y Cía, 1891, 2 liburuki.
- Baños del sardinero. Ilustrazioak: Pedrero, Santander, Tantín, 1995.
- Blasones y talegas, Madril, Imp. Biblioteca Patria, 189-?
- Buena gloria. Ilustrazioak: Andy, Santander, Gobierno de Cantabria, 1984.
- El buey suelto... Cuadros edificantes de la vida de un solterón, Madril, Imprenta y Fundición de Manuel Tello, 1878.
- De tal palo tal astilla, Madril, Imp. y Fundición de Manuel Tello, 1880.
- Don Gonzalo González de la Gonzalera, Madril, Suárez, 1878.
- Un joven distinguido y otros tipos trashumantes. Carmen Bravo-Villasanteren aukeraketa, Madril, Montena, 1988.
- Leva y otros cuentos, Madril, Alianza Editorial, 1970,
- La Montálvez, Madril, Imprenta y Fund. de Tello, 1888.
- Nubes de estío, Madril, Imprenta y Fundición de Manuel Tello, 1891.
- Pedro Sánchez, Madril, Imprenta y Fundición de M. Tello, 1883.
- Pachín González, Madril, Viuda e Hijos de Tello, 1896.
- Peñas arriba, Madril, Tip. Viuda e Hijos de Tello, 1895.
- Para ser un buen arriero, Madril, Rodríguez Serra, 1900.
- La puchera, Madril, Imprenta y Fundición de Manuel Tello, 1889.
- El sabor de la tierruca. Copias del natural. Ilustrazioak: Apeles Mestres, Bartzelona, Biblioteca Artes y Letras, 1882.
- Sotileza, Madril, Imp. y Fundición de Manuel Tello, 1885.
- Obras completas, Marcelino Menéndez Pelayoren hitzaurrea, Madril, Tipografía de la Viuda e Hijos de M. Tello, 1884-1906, 17 liburuki.
- Obras completas Anthony H. Clarke eta José Manuel González Herránen edizioa, Santander, Ediciones Tantín, 1989-2001. 8 liburuki.
Erreferentziak
- .
- .
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz):Biografia Cervantes Liburutegi Birtualean.
- (Gaztelaniaz):"Pereda%2c+José+María+de"&field1Op=AND&numfields=1&exact=on&advanced=true&field1=autor&language=esEn Peredaren liburuak Cervantes Liburutegi Birtualean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José María de Pereda |