José María Morelos

José María Teclo Morelos Pérez y Pavón (Valladolid, gaur egun Michoacán, 1765ko irailaren 30a - San Cristóbal de Ecatepec, gaur egun Mexikoko estatua, 1815eko abenduaren 22a) mexikar apaiz eta militarra izan zen, Mexikoko Independentziaren buruzagia.

José María Morelos

Bizitza
JaiotzaMorelia, 1765eko irailaren 30a
HeriotzaEcatepec de Morelos, 1815eko abenduaren 22a (50 urte)
Hobiratze lekuaMexiko Hiria
Heriotza moduaheriotza zigorra: bala zauria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaUniversidad Michoacana de San Nicolás de Hidalgo (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiza, militarra eta politikaria
Zerbitzu militarra
Graduageneralissimo (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakMexikoko Independentzia Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Find a Grave: 14712050 Edit the value on Wikidata

Bizitza

1789an Valladolideko apaizgaitegian sartu, eta 1795ean apaiztu zen. 1810ean, Carácuaron (Michoacán) apaiz zegoela, Hidalgoren matxinadaren berri izan zuen. Hidalgorengana jo zuen eta hark matxinada Mexikoko hegoaldera hedatzeko agindu zion. 1810eko azarotik 1811ko maiatza arte Acapulco setiatu zuen baino ez zuen hiria hartu. 1811n, Hidalgoren fusilamentuaren ostean, iraultzaren buru bilakatu zen. 1811 eta 1814 artean, Mexiko hegoalde gehiena, eta erdialdeko eskualde batzuk, konkistatu zituen. 1812an, Cuautlan, 72 egunez aurre egin zion Félix Calleja erregezalearen setioari. 1813ko irailetik azarora, Chilpancingoko Biltzarra antolatu zuen, Mexikoko lehenbiziko biltzar legegilea. 1814ko urriaren 22an, Apatzingánen (Michoacán), Mexikoko lehenbiziko konstituzioa onartu zuen Biltzarrak. Zenbait desegigoren ondoren, 1815eko azaroaren 15ean Manuel de la Concha koronelak atzeman zuen. Inkisizioak eta auzitegi militar batek epaiturik, 1815eko abenduaren 22an fusilatu zuten Mexiko Hirian [1].

Erreferentziak

  1. José María Morelos, biografiasyvidas.com
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José María Morelos Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.