José María González-Sinde

José María González-Sinde (Burgos, Espainia, 1941eko urriaren 12a - Madril, Espainia, 1992ko abenduaren 21a) espainiar zinema-ekoizle eta zinema-zuzendaria izan zen.

José María González-Sinde
Bizitza
JaiotzaBurgos, 1941eko urriaren 12a
Herrialdea Espainia
HeriotzaPozuelo de Alarcón, 1992ko abenduaren 21a (51 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria eta zinema ekoizlea

IMDB: nm0327998 Allocine: 244410 Allmovie: p111643 Edit the value on Wikidata

Biografia

Soinu eta Irudian lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta ekoizpen-ikasketak Zinemako Eskola Ofizialean egin zituen. Telesaio ugaritan ekoizle-esperientzia handia jaso ondoren, filmak produzitzen hasi zen: José Luis Garciren Asignatura pendiente (1976); Solos en la madrugada (1977); Las verdes praderas (1978); eta Sesión continua (1984); Jordi Grauren Chicas de club (1970); José Luis García Sánchezen El love feroz (1973); Basilio Martín Patinoren Queridísimos verdugos (1975). Zuzendari-lanak ere egin zituen, bi film luzetan: Viva la clase media (1980) eta A la pálida luz de la luna (1985).

Bestalde, Espainiako Zinema, Arte eta Zientzietako Akademiako lehen presidentea izan zen, eta berak sortu zituen Goya sariak, zinemako espainiar sari nagusiak. Azken urteetan, Madrilgo telebista autonomikoko zuzendari nagusi izan zen, eta baita Madrilgo Udazkeneko Zinemaldiko zuzendari ere.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.