José Manuel Maza

José Manuel Maza Martín (Madril, Espainia, 1951ko urriaren 23a - Buenos Aires, Argentina, 2017ko azaroaren 18a) espainiar magistratu, kriminologo eta idazlea zen. 2016ko azaroaren 25etik bere heriotzera arte Espainiako Estatuko Fiskal Nagusia izan zen.

José Manuel Maza

(2017)

Estatuko Fiskal Nagusia

2016ko azaroaren 25a - 2017ko azaroaren 18a
Consuelo Madrigal - Luis Manuel Navajas Ramos (en) Itzuli

Magistrate of the Supreme Court of Spain (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Manuel Maza Martín
JaiotzaMadril, 1951ko urriaren 23a
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaBuenos Aires, 2017ko azaroaren 18a (66 urte)
Heriotza modua: septizemia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakepailea eta Estatuko Fiskal Nagusia
Jasotako sariak
KidetzaHauteskunde-Batzorde Zentral

Madrilgo Complutense Unibertsitatean Zuzenbidean eta Historian lizentziatu zen. Horrez gain, kriminologian diploma lortu zuen. 1975ean sartu zen Ibilbide Judizialean eta 1978an Ibilbide Fiskalean.

2016ko azaroaren 25ean Espainiako Ministroen Batzordeak Maza Estatuko Fiskal Nagusi izendatu zuen.

Buenos Airesera Iberoameriketako Ministerio Publikoen Elkartearen bileran parte hartzera joana zela hil zen 2017ko azaroaren 18an infekzio baten ondorioz.[1] Luis Navajasek, Auzitegi Goreneko fiskal tenienteak, ordezkatu du behin-behinean Maza fiskala zena.[2]

Erreferentziak

  1. Eitb. (2017ko azaroaren 19a). Jose Manuel Maza Espainiako fiskal nagusia hil da. (Noiz kontsultatua: 2017ko azaroaren 20an).
  2. «Luis Navajasek ordezkatuko du Jose Manuel Maza, behin-behinean» Berria 2017ko azaroaren 19a (Noiz kontsultatua: 2017ko azaroaren 20an).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.