José Luis Perales
José Luis Perales Morillas (Castejón, Cuenca, 1945eko urtarrilaren 18a) espainiar egile-abeslari, musikagile, musika ekoizle eta idazlea da. Espainiako kantugile arrakastatsuenetako bat da. "Quisiera decir tu nombre", "¿Y cómo es él?", “Un velero llamado Libertad”, "¿Qué Pasará Mañana?" eta Jeanettek jendarteratu zuen “Porque te vas” dira haren abesti ospetsunetako batzuk.
José Luis Perales | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | José Luis Perales Morillas |
Jaiotza | Castejón, 1945eko urtarrilaren 18a (79 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, musikagilea, kantugilea eta estudioko musikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Alexis Sauce |
Genero artistikoa | balada erromantikoa pop latinoa jazza |
Ahots mota | baritonoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Hispavox |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
joseluisperales.net | |
| |
Lehenengo arrakasta 1974. urtean lortu zuen, Mis canciones diskoarekin. Hasierako lan hartan Gaztelako herri musikak eragin nabarmena izan zuen beragan, baina berehala utzi zuen alde batera joera hura, El Pregón (1974), Para Vosotros Canto (1975), Por Si Quieres Conocerme (1976) eta abarrek erakusten dutenez. 1970eko hamarkadan, hainbat abesti idatzi zituen beste abeslari batzuentzat (Julio Iglesias, Paloma San Basilio, Raphael, Isabel Pantoja), eta aurrerantzean ere egin zituen besterentzako lanak, baina berak interpretatu zituen bere lan gogoangarrienak, eta arrakasta handia lortu zuen Espainian eta Latinoamerikan. 1980ko hamarkadaren hasieran Nido De Águilas (1981) eta Entre El Agua Y El Fuego (1982) eman zituen argitara, eta harrezkero etengabe eta erregulartasunez jarraitu zuen diskoak argitaratzen.
Diskografia
- Mis Canciones (1973)
- El Pregón (1974)
- Para Vosotros Canto (1975)
- Por Si Quieres Conocerme (1976)
- Como La Lluvia Fresca (1978)
- Soledades (1978)
- Tiempo De Otoño (1979)
- Nido De Águilas (1981)
- Entre El Agua Y El Fuego (1982)
- Amaneciendo En Ti (1984)
- Con El Paso Del Tiempo (1986)
- Que Canten los Ninos (1986)
- Sueño De Libertad (1987)
- La Espera (1989)
- A Mis Amigos (1990)
- América (1991)
- Gente Maravillosa (1993)
- En Clave De Amor (1996)
- Quédate Conmigo (1998)
- Me Han Contado Que Existe Un Paraíso (2000)
- Navegando Por Ti (2006)
- Calle Soledad (2012 )
- Calma (2016)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/12/16 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José Luis Perales |