José Luis Monge Recalde

José Luis Monge Recalde (Alhama de Aragón, 1934) abokatu eta politikari espainiarra. Nafarroako senataria izan zen. Nafarroako senataria izan zen Espainiako Senatuan eta Nafarroako parlamentaria.

José Luis Monge Recalde

Nafarroako parlamentari

1983ko maiatzaren 10a - 1987ko ekainaren 10a

Espainiako senataria

1977ko ekainaren 15a - 1982ko abuztuaren 31
Barrutia: Navarre (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaAlhama de Aragón, 1934 (89/90 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaValladolideko Unibertsitatea : zuzenbide
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaSocial Democratic Party (Spain, 1976) (en) Itzuli
Zentro Demokratikoaren Batasuna

Biografia

Batxilergoa Bilbon ikasi zuen eta Valladolideko Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen. Zuzenbide laborala eta sindikala zen bere espezialitatea. Espainiako Justizia Ministerioan lan egin zuen eta 1967tik 1971ra lan-ikuskaria izan zen eta 1974-1976 artean Potasas de Navarra lanteagiaren langileen zuzendaria.

1976an Espainiako Alderdi Sozial Demokratan sartu zen. 1977ko Espainiako hauteskunde orokorretan eta 1979ko Espainiako hauteskunde orokorretan Nafarroako UCDren senataria izan zen. [1] 1982ko Espainiako hauteskunde orokorretan ez zen atera baina bai 1983ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundetan, Alianza Popularraren zerrendetan.[2]

Ondoren beste kargu batzuk bete zituen: Metalaren Enpresarien Nafarroako Elkartearen presidentea eta Nafarroako Lan-epaitegiaren Arbitroen Batzordeko partaidea. Margolari gisa zenbait erakusketa egin du.[3]

Obra

  • Técnicas de negociación colectiva: el decálogo del buen negociador, 2004.
  • El encuadramiento en la seguridad social de los altos cargos societarios, 1998.
  • Comentarios a la reforma laboral de 1994, 1994.
  • La excedencia laboral en la jurisprudencia, 1987.
  • Las relacionas laborales hoy, 1985.
  • Las horas extraordinarias y la prolongaciones de jornada: su problemática legal y práctica, 1983

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.