José Luis Larrea

José Luis Larrea Ximenez de Bikuña (Elgoibar, 1956ko martxoaren 11) gipuzkoar politikari eta ekonomialaria da.[1]

José Luis Larrea
Bizitza
JaiotzaElgoibar, 1956ko martxoaren 11 (68 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta ekonomialaria
Enplegatzailea(k)Deustuko Unibertsitatea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Donostiako ESTEn ikasi ondoren, bertan irakasle moduan aritu zen.

1980an Eusko Jaurlaritzan eta 1985ean jada sailburuordea zen. 1991n, José Antonio Ardanza lehendakari zela, Ogasun eta Finantza Sailburu izendatu zuten. Bere agintaldian "opor fiskalak" zabaldu ziren.[2]

Handik enpresa mundura pasa eta Ibermáticako presidentea izan zen. Hasieran Euskaltel enpresako presidentea ere izan zen (1996-1999), Ardanza lehendakari ohiak ordezkatu arte.[3] 2013an, bertan 18 urte igaro ondoren, Ibermáticako presidentzia utzi zuen. Egun, Orkestra. Basque Institute of Competitiveness, Deustuko Unibertsitateko elkartea, zuzentzen du.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.