José Luis Fernández García
José Luis Fernández García edo Txelu Fernandez, (Portugalete, 1954ko maiatzaren 3a) euskal xakelaria da, Nazioarteko Maisu Handia maila duena. 2012ko FIDEren zerrendaren munduko 1773.a izan zen, 2419 punto-ELO izanik.[1]
José Luis Fernández García | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Portugalete, 1954ko maiatzaren 3a (69 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | xakelaria |
Parte-hartzailea
|
1989an Espainiako txapelketa irabazi zuen, 1977an, 1978an, 1985ean eta 1995ean txapeldunordea izan zen.
Euskal Herriko lau xake jokalarik lortu dute Nazioarteko Maisu Handia titulua: Txelu Fernandez bilbotarrak, 1986an; Felix Izeta zestoarrak, 1994an; Mario Gomez portugaletetarrak, 2004an; eta Mikel Huerga, 2021ean. Lehenengo hirurak lehia ofizialetatik erretiratuta daude, nahiz eta noizean behin Gomezek eta Fernandezek taldeka partidaren bat jokatzen duten. Izeta, berriz, Euskadiko eta Eskoziako selekzioen artekoan aritu zen 2014an. Baina, salbuespen horiek kenduta, esan daiteke 2010eko hamarkadan ez dela egon Euskal Herriko Maisu Handirik lehiaketa ofizialetan.[2]
Erreferentziak
- FIDE webgunea
- Tornay, Josu. «Bidea, luzea bezain aberasgarria» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-10-16).