José Luis Caso
José Luis Caso Cortines (Comillas, 1933ko apirilaren 15a – Irun, Gipuzkoa, 1997ko abenduaren 11) ETAk hildako politikari bat izan zen.
José Luis Caso | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Comillas, 1933ko apirilaren 15a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Irun, 1997ko abenduaren 11 (64 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa: bala zauria |
Hiltzailea | Euskadi Ta Askatasuna |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Aliantza Popularra Alderdi Popularra |
Bizitza
José Luis Caso Cortines Comillas herrian jaio zen, Kantabrian, familia ugari batean.[1] Kantabrian jaio arren, 22 urte zituela Euskadira bizitzera joan zen, 1950eko hamarkada betean. Euskadiko Aliantza Popularraren fundatzaileetako bat izan zen 1982an.[2] Geroago ere, Alderdi Popularraren Irungo Presidentea izan zen, eta udalerri horretako zinegotzia. Izan ere, Irunen bizi zen[3] 1997. urtearen bukaeran hil zutenean, erretiratuta zegoen eta Errenteriako Udaletxean (Gipuzkoa) Alderdi Popularreko zinegotzia zen, 1995tik.[4] Horrez gain, Gipuzkoako Alderdi Popularraren Zuzendaritza Batzordearen kide zen, bai eta Euskadiko Alderdi Popularraren Zuzendaritza Batzordearena. Irunen ehortzi zuten. Ezkonduta zegoen eta bi seme eta biloba bat zituen. Hil zutenean 64 urte zituen. Hilabete batzuk beranduago,1998ko ekainean, ETAk bere kargua hartu zuen zinegotzia ere hil zuen: Manuel Zamarreño Villoria.
Hilketa
1997ko abenduan, Francisco Javier García Gaztelu «Txapote», Irantzu Gallastegui Sodupe, Amaya, Sebastián Lara Mendiaraz, Alfonso Sebastián Iriarte, Jesús María Lombide Lorente, María Cristina Gete Echevarría eta Ana Belén Egües Gurruchaga etakideek osatzen zuten Donostia komandoa. Beren helburua Euskadiko Alderdi Popularreko[5][6] eta Langile Alderdi Sozialistako kargu eta zinegotziei erasotzea zen. 1997ko abenduaren 11n, José Luis Caso Irungo Trinche tabernan zegoen.[7] Egunero joan ohi zen bertara. Lokaleko atzealdean zegoen, barran zerbait hartzen. 22:54etan tipo bat hurbildu zitzaion eta tiro egin zion. Balak eskuineko parietal-tenporal-okzipital eremuan jo[8][9] eta José Luis Caso ia berehala hil zen.[10] Terroristak bere pistolarekin tabernan zeuden bost bezeroei eta jabeari mehatxu egin zien, bere atzetik joan ez zitezen.[11] Oraindik ez da bere identitatea egiaztatu. Polizia lokalera bertaratu eta gero, guardiako epaileak hilotza altxatzea agindu zuen hurrengo eguneko 00:30ak aldera. Hurrengo egunean zehar milaka lagun kalera atera ziren Donostian hilketa gaitzesteko.[12][13]
2006ko ekainaren 30ean Auzitegi Nazionalaren Zigor-arloko Salaren Hirugarren Atalak 44/2006 epaia eman zuen.[14] Froga nahikorik ez zegoenez, akusatuak absolbitu egin zituzten.[15] Atentatu honen ondoren, ETAk ez zuen aldarrikapenik egin. Hala ere, epaiak frogatutzat ematen du erakunde terroristaren autoretza. Gertakari hauengatik inork ez zuen zigorrik jaso.
Erreferentziak
- .
- .
- .
- .
- .
- .
- .
- .
- .
- .
- .
- .
- .
- .
- .
Bibliografia
- (Gaztelaniaz) MERINO, A., CHAPA, A., Raíces de libertad, 2011. 139-151 orrialdeak. FPEV. 978-84-615-0648-4 ISBN.