José Justo Salcedo
José Justo Salcedo Arauko (Portugalete, Bizkaia, 1753ko abuztuaren 8a - San Fernando, Cádiz, 1825eko azaroaren 8a) bizkaitar itsasgizona izan zen.
José Justo Salcedo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | José Justo Salcedo y Arauco |
Jaiotza | Portugalete, 1753ko abuztuaren 8a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Cádiz, 1825eko azaroaren 8a (72 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | marinela |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Espainiako Itsas Armada |
Gradua | amiral |
Parte hartutako gatazkak | Ameriketako Estatu Batuen Independentzia Gerra |
Biografia
Ingelesen aurkako itsas guduetan nabarmendu zen (Mantxako itsasartean, 1799 eta 1781 artean). Ontziteria ingelesak Cádiz setiatu zuenean (1798) ihes egitea lortu zuen, eta Amerikara joan zen dirua biltzera ingelesei aurre egiteko. Ingalaterraren aurkako gerra berriro ere hasi zenean, Cartagenako itsas ontzidiko komandante eta teniente nagusi izendatu zuten (1806). Gerra amaitutakoan Frantziara erbesteratu behar izan zuen, frantsesen aldekoa baitzen. 1819. urtean itzuli zen Espainiara, Palmar del Puerton militarrak matxinatu ziren unean, hain zuzen. Atxilotu eta Sevillako Torre del Orora bidali zuten Fernando VII.aren gobernuak aginduta.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.