José Javier Esparza

Bizitza

Politikari izan aurretik futbolari izan zen. 1995ean hasi zen politikan, Agoitzen, zinegotzi. Herri hartako alkate izan zen 1999 eta 2007 bitartean. Gainera, 2011 arte, Nafarroako Kirol Institutuko zuzendaria izan zen. Gero, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuko Tokiko Administrazio kontseilaria izan zen.[3]

2015eko maiatzean, UPNko buruak zeharka adierazi zuen Agoitzeko udal hauteskundeetan PSN (edo EH Bildu) bozkatu zuela, "UPNrentzat eta Nafarroarentzat onena".[4] Agoitzeko bere alkatetzan, ia bi milioi euroko zorra utzi zion udalari, erabilera urriko eraikuntza handietan gastatuak.[5]

Erreferentziak

  1. Abizena horrela idaztea, herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Espartza onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «José Javier Esparza Abaurrea», UPN
  3. J. Senar, «Agoitz gaizki utzi du», Berria, 2014-11-30
  4. «Esparza (UPN) acude a votar "contento" con el trabajo realizado» Diario de Navarra (Iruñea) 2015-05-24.
  5. «El Agoitz que dejó Esparza» www.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-09).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.