José Javier Abasolo

José Javier Abasolo Diaz de Basurto (Bilbo, 1957ko urtarrilaren 3a - ibidem, 2022ko maiatzaren 7a) eleberrigile eta abokatua izan zen. Gehien landu zuen generoa eleberri beltzarena izan zen; dena del, ukroniak eta eleberri historikoak ere idatzi zituen.[1]

José Javier Abasolo
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Javier Abasolo Díaz de Basurto
JaiotzaBilbo, 1957ko urtarrilaren 3a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza2022ko maiatzaren 7a (65 urte)
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta abokatua
Enplegatzailea(k)Eusko Jaurlaritza

Biografia

Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidea ikasi zuen eta Eusko Jaurlaritzako administrazio publikoan lan egin zuen. Gangsterera aldizkarian, Herri Irratian eta Bilboko El Correo egunkarian kolaboratu ohi izan zuen.

Gaztetatik irakurle heterogeneoa zen, eta nobela beltzera Manuel Vázquez Montalbánen Tatuaje eleberriari esker hurbildu zela zioen, eta hortik klasiko amerikarretara igaro zen. Nobela beltza idaztea gustatzen zitzaiola eta harekin gozatzen zuela aitortzen zuen.

Kritikari batzuek uste zuten «nobela beltzaren generoari ekarpen serio gehien egiten dion idazle bat dela, egungo euskal gizartearen ispilu kritiko gisa...».[2] Bere pertsonaiarik ezagunena Mikel Goikoetxea da, "Goiko" ezizenez ezaguna, detektibe pribatu eta lau eleberrietako protagonista bihurtutako ertzain ohia.

Obra

Eleberri beltza

Euskadin girotzen zituen beti eleberriak, Bilbon zehazki.[3]

Goiko izeneko protagonista
  • Pájaros sin alas. (Erein, 2010).
  • La luz muerta. (Erein, 2012).
  • La última batalla. (Erein, 2013).
  • Demasiado ruido. (Erein, 2016).
Beste eleberriak
  • Lejos de aquel instante. (Alba, 1997).
  • Nadie es inocente. (Alba, 1998).
  • Una investigación ficticia. (Tempore, 2000).
  • Hollywood-Bilbao. (Hiria, 2004).
  • El color de los muertos. (Hiria, 2005).
  • Antes de que todo se derrumbe. (Algaida, 2006).
  • Heridas permanentes. (Tropismos, 2007).
  • Una del Oeste. (Erein, 2014).
  • Asesinos inocentes. (Erein, 2017)
  • Una tumba en Jerusalén. (Txertoa, 2020)
  • El país equivocado (Erein, 2022).

Eleberri historikoak eta ukroniak

  • El aniversario de la independencia. (Tropismos, 2006).
  • Una decisión peligrosa. (Ttarttalo, 2014).
  • El juramento de Whitechapel. (Erein, 2019).

Sariak

  • Prensa Canaria Eleberri Saria 1996, Lejos de aquel instante eleberriarekin.
  • García Pavón Eleberri Saria 2005, Antes de que todo se derrumbe eleberriarekin.
  • Bizkaiko liburu-saltzaileen gremioaren saria 2006, El aniversario de la independencia eleberriarekin.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.