José Isbert

José Enrique Benito y Emeterio Ysbert Alvarruiz edota Pepe Isbert (1886ko martxoaren 3a, Madril 1966ko azaroaren 28a, Madril) espainiar aktore bat izan zen. María Isbert aktorearen aita izan zen.

José Isbert

Bizitza
JaiotzaMadril, 1886ko martxoaren 3a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril, 1966ko azaroaren 28a (80 urte)
Heriotza modua: gaixotasun kardiobaskularra
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakantzerki aktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea

IMDB: nm0410756 Allocine: 12058 Allmovie: p34614
Find a Grave: 6942304 Edit the value on Wikidata

Biografia eta lana

Pepe Isbert Madrilen jaio zen José Enrique Benito y Emeterio Ysbert Alvarruiz izenarekin, 1886ko martxoaren 3an, baina Tarazona de la Manchan bizi izan zen, Albaceteko herri horretakoa baitzen bere familia; han ezagutu zuen bere emaztea izango zena. Aita ingeniari geografoa zen eta haurrak zortzi urte besterik ez zituen aita hil zitzaionean; familiak Jose txikiak Granadako Sacramonte ikastetxean ikastea nahi zuen arren, Pepe Isbert Madrilera itzuli zen ikasketak jarraitzera eta Merkataritza Eskola Nagusian eman zuen izena. Han lortu zuen Merkataritza Maisu titulua.

1903an, merkataritza maisu lanetan zebilen eta Kontuen Auzkitegian zuen postua, baina uztea erabaki zuen interpretazioan lan egiteko. Urte hartan bertan, Carlos Arnichesi esker, Madrilgo Apolo antzokian debuta egin zuen El Iluso Cañizares obrarekin, eta bere jatorriko abizena Isbert abizen artistikoagatik aldatu zuen; ordura arte, Figaro goitizenarekin lan egin zuen merezidun gisara eta, gero, kartel buru izatera iritsi zen. Lara antzerki konpainiara joan zen eta aitorpen handiak lortu zituen, besteak beste, obra hauetan egindako lanari esker: La ciudad alegre y confiada (1916) edo La Inmaculada de los Dolores (1918) biak Jacinto Benaventerenak; eta La señorita de Trevelez (1916), bere familiartekoa zen Carlos Arnichesena.

Isbert bere lehengusua zen Elvira Soriano Picazorekin (1892-1986) ezkondu zen; bikotearen alaba izango zen Maria Isbert aktorea eta Tony Isbert, Andres Isbert, Jose S. Isbert eta Carlos Ysbert, berriz, hilobak.

Pantaila handian ez zen 1912ra arte agertu, Asesinato y entierro de don Jose Canalejas laburrean. Lan hartan Pardiñas anarkista interpretatu zuen, Canalejas politiko liberalaren hilketaren arduraduna izan zena eta 100 pezeta jaso zituen egindako lanagatik.

Zinema mutuaren garaian, antzerkira bideratu zuen bere ibilbidea, orduko izar gehienek bezalaxe zinema ez zuelako gustuko; horregatik, zineman oso agerraldi gutxi egin zituen. Soinudun zinemaren etorrerarekin, ordea, 1930eko hamarkadan, Florian Reyren La pura verdad (1931) komedian agertu zen.

Benetako entzutea, egiazko arrakasta baino gehiago, antzokietan irautearekin irabazi zuen. Bi aldiz, behintzat, lanbidea utziko zuela esan zuen jendaurrean, baina ez zion antzezteari sekula utzi, Espainiako Gerra Zibilak ekarri zituen zaitasunen aurrean ez bazen izan. Arrakasta lortu zuen Pedro Muñoz Secaren komedia orok, ehun emanalditik gora antzezten zituztelarik. 1920ko hamarkadan, Príncipe kaleko Teatro de la Comedian aktibo egon zen eta baita konpainiak antolatutako biretan ere. Era berean, Carlos Amichesen (El señor Badanas) edo Jardiel Poncelaren (Angelina o el honor de un brigadier) komedien arrakastan ere zeresan handia izan zuen.

1930eko hamarkadan dozena erdi filmetan parte hartu zuen eta, horien artean, Manuel Romeroren ¿Cuándo te suicidas? (1931), Eusebio Fernandez Ardavinen La bien pagada (1935), eta Luis Marquinak zuzendu zuen El bailarin y el trabajador (1935), Jacinto Benaventeren antzerki-lanean oinarrituta dagoena dira nabarmentzekoak.

1940eko hamarkadan, ospea hartzen joan zen zineman eta film kopurua handitu egin zuen. Hauek dira aipagarrienak: Orosia (1934), Te quiero para mi (1944) eta El testamento del virrey (1944), Ladislao Vajdak zuzendutakoak; Juan de Orduñaren Ella, él y sus millones (1944), Rafael Gilen El fantasma y doña Juanita (1945) eta Antonio Romanek zuzendutako Pacto de silencio (1949).

Isberten garairik emankorrena, berriz, 1950eko hamarkada eta 1960eko hamarkadako lehen zatia izan ziren eta, denen artetik, lan hauek nabarmentzen dira: Bienvenido, Mr. Marshall (1953), non herriko alkate kutun eta gorra interpretatzen duen, eta Los jueves, milagro (1957), biak Luis García Berlangarenak; Marco Ferreriren El Cochecito (1960),eta El verdugo (1963), Berlangarena, eta Rafael Azconaren gidoia duena.

Bere azken lanen artean oso famatua izan zen La gran familia filman (1962) egindako aitonaren papera. Arrakasta izugarria izan zuen, izan ere, Espainiako familia arrunt eta kide ugariko baten isla zen lan hark. Bi arrasto utzi zituen film horrek: La gran familia y uno mas (1965) eta La gran familia, bien, gracias (1979), batetik; eta bestetik, telebistako serie bat, La gran familia... 30 años después izenekoa. Horietan, Isbertek ez zuen parte hartu, baina bere ospea iraunarazi zuten bera hil ondoren ere. Isbert hil eta lau hamarkada pasata ere, mundu guztiak ezagutzen zuen haren ahots latz berezia Chencho bilobari deitzen edo, amerikarren berehalako etorrera dela-eta, bizilagunak adoretzen.

1963an trakeotomia bat egin beharrean izan zen.

Pepe Isbert Madrilen hil zen 1966ko azaroaren 28an, 80 urte zituenean, mikokardio infartu baten biktima. Tarazona de la Manchako (Albacete) hilerrian eman zioten lur, bere emaztearen herria zenean[1].

Errekonozimenduak

Isberten arrastoa ez da bere pelikuletan soilik geratu, baita geografia nazionalean zehar ematen diren hainbat saritan ere. Zaharrena Peñíscolako Umorezko Zinemaldian ematen den saria da[2].

Espainiako Antzerkien Lagunek ere (AMITE, www.amiteatros.es) bere izena daraman Jose Isbert Antzerki Sari Nazionala delako saria ematen dute, zeina Espainiako aktore garrantzitsuenek lortu duten. Albaceteko Teatro Circo de Albaceten ematen den ohorezko sari hau Nuria Espertentzat izan zen XII. edizioan, Rafael Álvarez el Brujorentzat XIII. edizioan eta Lola Herrerarentzat XIV. edizioan.

AMITEk Teatro Circo de Albacete antzoki historikoko areto nagusiak haren izena eraman zezan proposatu zion Albaceteko Udalari.

Bestalde, Albaceteko Filmategiak Pepe Isberten memoriak editatu zituen 2009an, Mi vida artistica (Nire bizi artistikoa) izenarekin, horiek aktoreak berak Maria alabaren laguntzarekin idatzi zituen bere bizitzaren azken egunetan.

Berriki, Madrilgo Metro Ligero Oesteko geltoki bati haren izena jarri diote.

Gainera, Circulo de Bellas Artesen Urrezko Domina eta Laneko Merituaren Domina jaso zituen Isbertek.

Filmografia

  • Los dinamiteros (1964)
  • La pandilla de los once (1963)
  • El Verdugo (1963), Luis García Berlanga.
  • El sol en el espejo (1963)
  • Perro golfo (1963)
  • Cupido contrabandista (1962)
  • Tú y yo somos tres (1962)
  • La gran familia (1962)
  • Sabían demasiado (1962)
  • Los que no fuimos a la guerra (1962)
  • Margarita se llama mi amor (1961)
  • Patricia mia (1961)
  • Vamos a contar mentiras (1961)
  • Don Lucio y el hermano Pío (1960)
  • El cochecito (1960)
  • Días de feria (1960)
  • Vida sin risas (1959)
  • Don José, Pepe y Pepito (1959)
  • Fulano y Mengano (1959)
  • El Litri y su sombra (1959)
  • Bombas para la Paz (1959)
  • Despedida de soltero (1958)
  • La vida por delante (1958)
  • Faustina, José Luis Sáenz de Heredia (1957)
  • Los ángeles del volante (1957)
  • Un ángel pasó por Brooklyn (1957)
  • Los jueves, milagro (1957), Luis García Berlanga.
  • Lo que cuesta vivir (1957)
  • Fulano y Mengano (1956)
  • Manolo, guardia urbano (1956)
  • Calabuch (1956)
  • Los ladrones somos gente honrada (1956)
  • Mi tío Jacinto (1956)
  • Historias de la radio (1955), José Luis Sáenz de Heredia.
  • El guardián del paraíso (1955)
  • Un caballero andaluz (1954)
  • Un día perdido (1954)
  • La pícara Molinera (1954)
  • Once pares de botas (1954)
  • Las aventuras del barbero de Sevilla (1954)
  • Bienvenido Mr. Marshall (1953), Luis García Berlanga.
  • Así es Madrid (1953)
  • Carne de horca (1953)
  • Aeropuerto (1953)
  • Cerca de la ciudad (1952)
  • El tirano de Toledo (1952)
  • Ché, qué loco (1952)
  • La estrella de Sierra Morena (1952)
  • Último día (1952)
  • Doña Francisca (1952)
  • Sor intrépida (1952)
  • Lola la Piconera (1951)
  • Me quiero casar (1951)
  • Ronda española (1951)
  • Cielo negro (1951)
  • Séptima página (1950)
  • Servicio en la mar (1950)
  • Un soltero difícil (1950)
  • El capitán Veneno (1950)
  • Cuentos de la Alhambra (filma) (1950)
  • Mi adorado Juan (1949)
  • Pacto de silencio (1949)
  • En un rincón de España (1949)
  • La familia Vila (1949)
  • Un uniforme (1948)
  • Siempre vuelven de madrugada (1948)
  • La fiesta sigue (1948)
  • Tres ladrones en la casa (1948)
  • El señor Esteve (1948)
  • Confidencias (1947)
  • Dos cuentos para dos (1947)
  • La princesa de los Ursinos (1947)
  • Un hombre de negocios (19459
  • El fantasma y Doña Juanita (1944)
  • La vida empieza a medianoche (1944)
  • Ella, él y sus millones (1944)
  • Te quiero para mí (1944)
  • Orosia (película) (1943)
  • Una chica de opereta (1943)
  • Aventura (1942)
  • El sobre lacado (1941)
  • Alma de Dios (1941)
  • El sobre lacado (1941)
  • El bailarín y el trabajador (1936)
  • La bien pagá (1935)
  • Vidas rotas (1935)
  • La pura verdad (1932)
  • ¿Cuándo te suicidas? (1931)
  • Cuarenta y ocho pesetas de taxi (1929)
  • La mala ley (1923)
  • A la orden, mi coronel (1919)
  • Asesinato y entierro de don José Canalejas (1912)

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.