José Ignacio Salazar Arechalde
José Ignacio Salazar Arechalde (Mexiko Hiria, 1954ko abenduaren 4a) legelari eta historialari euskalduna da. Gaur egun Santurtziko Udaleko idazkari nagusia da.
José Ignacio Salazar Arechalde | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Mexiko Hiria, 1954ko abenduaren 4a (69 urte) |
Herrialdea | Bizkaia |
Jarduerak | |
Jarduerak | legelaria eta historialaria |
Bizitza
Amerikara erbesteratutako gurasoen semea da. 5 urte zituela Bilbora etorri zen bizitzera eta ordutik bertan bizi da. Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu.
Deustuko Unibertsitatean zuzenbide-ikasketak burutu zituen. Harrez geroztik, administrazio-zuzenbidean espezializatu zen eta gaikuntza nazionaleko funtzionarioa izateko hautaketa-prozesua gainditu zuen eta horrela, Galdakao eta Urduñako udaletako idazkari nagusia izan zen.[1]
Lanak
Artikuluak
Hainbat artikulu idatzi ditu Hermes, Vasconia, Zainak, Bidebarrieta edo Aztarna bezalako aldizkarietan.
Liburuak
- 1937: Bilbao conquistada - cronicas, memorias y propaganda, 2013.
- La otra orilla: formación del barrio de San Francisco (1870-1900), 2006.
- Orduña: camino y frontera = Urduña: muga eta bidea, 2005.
- Los puentes de la ría : paisajes urbanos = Itsasadarreko zubiak : hiri-paisaia, 2004.
- La ría de Bilbao en el siglo XIX : tendiendo puentes, abriendo caminos, 2003.
- Apuntaciones históricas de la ciudad de Orduña, 2002.
- Urbanismo e historia: la ciudad de Orduña, 1995.
- La comunidad de aldeas de Orduña: la junta de Ruzabal (siglos XV-XIX), 1989
Erreferentziak
- Salazar Arechalde, José Ignacio https://habilitados-nacionales.com/personajes/salazar-arechalde-jose-ignacio/
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.