José Ignacio Bilbao Iturburu
José Ignacio Bilbao Iturburu (?, 1958 – Bilbo, Bizkaia, 2000ko abuztuaren 29a) bizkaitar musikagilea zen.
José Ignacio Bilbao Iturburu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1958 |
Heriotza | Bilbo, 2000ko abuztuaren 29a (41/42 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea |
Biografia
Juan Esteve eta Juan Cordero irakasleekin konposizioa ikasi ondoren, Gotzon Aulestia, Roman Alís edota Jose Luis Campana maisuekin zabaldu zituen ikasketak. Elektroakustikako ikastaro osagarriak egin zituen, baita gregoriano, musikologia eta zuzendaritza arloetakoak ere.
Arriaga Kontzertuen Elkarteko Zuzendaritzako kide zen, eta hartan hainbat emanaldi eta kultura ekitaldi antolatu zituen, eta Bilboko Goi Musika Kontserbatorioko irakasle izan zen orobat.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.