Jose Fernando Etxabe
José Fernando Etxabe Asu Romero (Getaria, Gipuzkoa, ? - Usurbil, Gipuzkoa, 1832ko urtarrilaren 8a) gipuzkoar politikaria izan zen.
Jose Fernando Etxabe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Getaria, ? |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Usurbil, 1832ko urtarrilaren 8a |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta artista |
Biografia
1794ko uztailean, Getarian egin ziren Batzar Nagusiek txandako ahaldun nagusi aukeratu zuten, getariarra zelako. Etxabek, bere koinatu Joaquín María Barroeta eta beste diputatuekin batera, probintzia horretan sartutako oste frantsesen eta Gipuzkoaren arteko hitzarmena izenpetu zuen urte bereko abuztuan, Konbentzio Gerraren garaian.
Hitzarmen horren arabera, Gipuzkoa Espainiako estatutik kanpo geratzen zen, Frantziako agintearen mendean, Gipuzkoari foruak errespetatzen bazitzaizkion, betiere. Errepublikaren aldekoa bazen ere, Gipuzkoa Frantziaren mende geratzearen aurka azaldu zen 1808an eta, hori zela eta, frantsesek preso hartu zuten.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.